Banana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
[[Fitxategi:Luxor, Banana Island, Banana Tree, Egypt, Oct 2004.jpg|thumb|250px|eskuinera|Bananondoa]]
[[Fitxategi:Bananavarieties.jpg|thumb|250px|Banana aldaerak]]
 
'''Banana''' ''[[Musa (generoa)|Musa]]'' [[genero (biologia)|generoko]] landare-espezie batek ekoizten duen fruitua da. Jatorriz landare hau Asia Hegoekialdekoa eta Australiakoa da, baina egun [[tropiko]] osoan landatzen da.
 
Bananondoak[[Bananondo]]ak [[Musaceae]] [[familia (biologia)|familiako]] landareak dira. Nahiz eta lehen begiradan zuhaitzak direla iruditu, bananondoak hosto iraunkorreko landare belarkarak dira. Ez daukate benetako [[zurtoin]]ik; horren ordez, hosto gogorrez eratutako sasizurtoina eratzen dute, zenbait espezietan 2 eta 8 metro artekoa izan daitekeena. Hosto handiak dauzkate, 3,5 metrora artekoak. Sasizurtoin bakoitzak banana hori, berde edo gorrien sorta bat ekoizten du, ondoren hil egiten da eta sasizurtoin berri bati leku egiten dio.
 
Bananak mordo esekietan hazten dira. Mordo bakoitzak hiruzpalau sorta eta sorta bakoitzak 20 ale eduki ditzake. Fruituak 125 g inguru pisatzen ditu (%75 ura da). Ale bakoitzak kanpo-geruza babesgarria (azala) dauka eta barrua haragi jangarriz osatuta dago. Gordinik edo sukaldean prestatuta jan daiteke; mendebaldeko kulturetan barrua gordinik jan eta azala bota egiten da, eta Asia ekialdeko kulturetan barrua eta azala, biak egosita edo erreta, jaten dituzte. Bananak [[B6 bitamina]] eta [[potasio]]a eskuratzeko iturri baliotsua dira.