Goroldio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t wikidata interwiki
No edit summary
41. lerroa:
 
== Goroldioa Euskal Herrian ==
Azken datuen arabera, 18.000-20.000 espezie inguru daude Lurrean; 1.000-1.100 Iberiar penintsulan eta 666 Euskal Autonomia Erkidegoan. [[Araba]], Bizkai[[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa|Gipuzkoan]], baina, goroldioaren %10 dago galtzeko arriskuan; zazpi espezie, gutxi gorabehera. Zerrenda horretan dago Arabako ''[[Orthotrichum casasianum]]'' espeziea, munduan bakarra. 2000. urtean aurkitu zuten [[Baia]] ibaiaren ertzean, [[Zuia]] eta [[Kuartango]] artean<ref name=aa/>.
 
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] gune humelenetan ematen da goroldio aberastasunik handiena, bai espezie kopuru eta baita hedapenaren aldetik ere. [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] iparraldeko, [[Nafarroa Beherea|Behe Nafarroako]] eta [[Zuberoa|Zuberoako]] baso estu eta ilunak dira Euskal Herriko lekurik bioanitzenak espezie hauetan. Famatuak dira goroldioen aberastasunagatik [[Artikutza|Artikutzako]] inguruak, [[Bortziriak]], [[Leitzaldea]], [[Malerreka]], [[Baztanaldea]], [[Holtzarteko arroilak|Holtzarteko]] eta [[Kakuetako arroila|Kakuetako]] arroilak, [[Irati|Iratiko oihana]] eta [[Pirinioak|pirinioetako]] ipar aurpegia.
 
Oro har, Euskal Herri hezean oso hedatua dagoen landare dibisio edo taldea da.
 
== Banaketa gunea, habitat eta ekologia ==
Goroldioak leku fresko eta hezeetan bizi dira, latitudeari erreparatu gabe, baso ilun eta buztiak, erreka ertzetan eta orokorrean freskotasun, iluntasun eta hezetasun maila optimoak betetzen dituzten edozein azaletan. Hezetasun kantitate handia behar dute bizi ahal izateko eta ugaltzeko.
 
Bizirauteko gaitasun handia dute, landare mota erresistenteak dira. Ugaldu ahal izateko hezetasun maila handia eta konstantea behar duten arren, lehortuta eta izoztuta biziraun dezakete denbora tarte batez, berriz ere buztitzen eta hidratatzen direnean beraien funtsio guztiak berreskuratzen dituzte.
 
[[Ipar hemisferio|Ipar hemisferioan]] ipar aurpegietan hego aurpegietan baino gehiago ugaltzen dira hezetasun handiagoa pilatzen delako han, hori erraz ikus daiteke basoetako zuhaitzen eta zuhamuxken azaletan edo mendilerroen isurialdetan, baita hiriguneko azaletan, harkaitzetan etab. [[Hego hemisferio|Hego hemisferioan]] kontrakoa gertatzen da.
 
== Laborea ==
Goroldioa, gaur egungo leku eta kultura askotan belar-txar bezala ikusten da. Kontrakoa gertatzen da [[Japonia]] eta [[Asia]] ekialdeko hainbat leku eta kulturetan. [[Japonia|Japonian]] esaterako, goroldioa libreki hazten eta ugaltzen uzten da azalera ezberdinak estaltzeko eta apaintzeko, bonsaiak barne. Lorategi japoniarretan eta Japoniako paisajismoan goroldioa aktibo oso garrantzitsua eta erabilia da, hain da horrela ezen goroldio hutsez osaturiko lorategiak dauden.
 
Goroldioak bertako kulturetan lasaitasuna, geldotasuna eta zaharraren edertasuna erakusten ditu, natura beraren nortasuna.
 
Goroldioa hezetasuna mantzentzen duen edozein azalare porotsuetan ugaldu eta laboratu daiteke. Kolonia baten finkatzea errazteko gai azidoekin buzti daiteke edozein azalera porotsua, besteak beste yogurtarekin, serumarekin ala gernuarekin.
 
=== Goroldioaren hazkuntzaren eragozpena ===
Modu ezberdinak daude goroldioaren hazkuntza eragozteko:
 
* Drainatzearen bitartez ur erabilgarriaren kantitatea murriztuz.
* [[Eguzkia|Eguzkiaren]] argitasuna areagotuz edo erraztuz.
* Goroldioarekin lehiakorrak diren landare ezberdinak areagotuz.
* [[Kareharri|Kareharriaren]] bitartez lurreko [[pH]]-a igoz.
* Fisikoki kenduz pasada ezberdinetan.
 
== Erreferentziak ==