Eskulturagintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
Eskultore klasikoen artean, [[Pizkundea|Berpizkunde]] garaian nabarmendu ziren [[Michelangelo]] eta [[Donatello]], geroago [[Benvenuto Cellini]] eta [[Barrokoa]]n bestela [[Gian Lorenzo Bernini]]. [[Arte modernoa]]n, [[Auguste Rodin]] eta [[arte garaikidea|artista garaikideen]] artean [[Joan Miró]], [[Fernando Botero]] eta [[Richard Serra]] ditugu besteak beste.
 
Euskal Herriko eskultore garaikideen artean ere badaude gure mugetatik kanpo famatu egin direnak, [[Nestor Basterretxea]], [[Agustin Ibarrola]], [[Jorge Oteiza]] eta [[Eduardo Txillida]] dira, beste batzuen artean [[Patxi Xabier Lezama Perier]], [[Pello Irazu]], [[Txomin Badiola]].
 
== Eskulturagintza Euskal Herrian ==
[[Fitxategi:Oteiza Apostoluak Arantzazu.jpg|thumb|300px|[[Jorge Oteiza]]ren [[apostolu]]ak.]]
26 ⟶ 25 lerroa:
1936ko gerrak eten zuen artista askoren jarduna eta, gerra ondoren, zentzugabeko neurri estu batzuen barnean jardun behar izan zuten erbesterako bidea hartu ez zuten eskultoreek. Irudigintzan ari izan ziren [[Julio Beobide]] eta [[Ricardo Iñurria]] gerra aurreko urteetan helduak ziren eskultoreak. Nolanahi ere, oso lan adierazkorrak egin zituen Beobidek. Aipagarriak dira orobat Argentinan sortu eta Bilbon Basterra eta De la Torrerekin ikasi zuen [[Arturo Acebal Idigoras]]en [[zeramika]] polikromoak. [[Jose Manuel Alberdi]] azpeitiarraren lana, Euskal Herrian hain ezaguna ez den arren, oso lan garrantzitsua izan da. Hamabost urte zituela Ingalaterrara eraman zuten eta bertan egin zituen eskultura ikasketak, bere euskal sustraiak alde batera utzi gabe. Molde klasikoko lanak egin zituen hasieran eta, Epstein edo Henry Moore bezalako eskultoreen ildotik, sinbolismo abstraktoaren bidetik abiatu zen ondoren.
 
[[Jorge Oteiza]]ren eskutik etorri zen benetako iraultza euskal eskulturaren eremura eta, oro har, euskal estetikaren mundura. Eskultore handia izateaz gainera, teoriagile gisa ere garrantzi handia izan du Oteizak. Oteizaren planteamenduek berehalako oihartzuna izan zuten euskal artista gazteagoengan eta, oro har, Euskal Herriko arte mugimendu orotan. Haren arrimuan gorpuztu zen ([[Gaur taldea]], 1966) [[Nestor Basterretxea]], [[Remigio Mendiburu]], [[Vicente Larrea]], [[Jose Ramón Carrera]], [[Agustin Ibarrola]] eta [[Ricardo Ugarte]] eskultore garrantzitsuen obra eta beste hainbat eta hainbat artistaren jardun apalagoa, [[Patxi Xabier Lezama Perier]], [[Pello Irazu]], [[Txomin Badiola]].
 
 
[[Eduardo Txillida]] ere euskal artista ezaguna bihurtu zen nazioartean. Gaur taldearen inguruko mugimenduan parte hartu zuen, Oteizarekin batera. Oteizarenean ez bezala, TXillidak askoz azalpen teoriko gutxiago egin zituen.