Euskara batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
40. lerroa:
 
=== Erabidea ===
[[Gabriel Aresti]]<ref>[[Ibon Sarasola]]: "Euskara batuaren miraria", (in ''Bitakora kaiera'', Erein, 2016. (21-22. or.) "[...] Gabriel Arestiren eragina aipatu behar dut puntu honetan. Bere ''Maldan behera'', 1960an, hau da Euskaltzaindiaren batzarra baino zortzi urte lehenago publikatu zena hain zuzen, euskara batuan idatzia dagoela esan daiteke, xehetasunen bat gorabehera. "Profeta" lan hori bere liburu ospetsuarekin, lau urte geroago argitaratu zen ''Harri eta Herri''rekin biribildu zuen". ''Harri eta Herri'' izan zen euskara batua eraiki genuen belaunaldiko idazle askok euskara irakurri genuen lehen liburua. Gure lehen euskal liburua, ''h''-a normal erabiltzen zen liburu bat izan zen. Liburu hori 1964an argitaratu zen, Baionako Biltzarreko proposamenak baino urtebete lehenago".</ref> Bilboko idazleak [[1960]]an kaleratu zuen ''[[Maldan behera]]'' poema, eta garaiko euskaltzain batzuen hildoariildoari jarraiki, erdialdeko euskarak eredu hartuz idatzi zuen, gerora euskara batua izangoizan zenaren molde oso antzekoan. Ibon Sarasolaren aburuz, lan hori euskara batuan idatzia dagoela esan daiteke.
[[Fitxategi:UEU-JRE-ekainaren_21eko_hitzaldia_aurkezpena_03.jpg|thumb|Baionako Euskal Idazkaritza, Euskara batuaren zinezko detonagailua (1964)<ref name=":0" />]]
[[1963]]an, [[Baiona]]n, euskaltzale talde batek [[Euskal Idazkaritza]] sortu zuen,<ref>Koldo Zuazo, 2005, ''Euskara Batua: Ezina ekinez egina''. Donostia: Elkar 154.or.</ref> Hizkuntza Sail batekin, eta euskara batuaren arauak erabakitzeko lanean jardun zuten urtebetez, [[Txillardegi]]ren gidaritzapean. Baionako Euskal Idazkaritza izan zen prozesuaren hasierako "detonagailua" edo txinparta, ondoren etorrikoetorri zen herri-mugimenduaren abiapuntua. Sail horretan, [[Jesus Maria Bilbao]], [[Jean-Louis Davant]], [[Roger Idiart]], [[Eneko Irigarai]], [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], [[Jesus Solaun]] eta [[Txillardegi|Jose Luis Alvarez Enparantza ''Txillardegi'']] elkartzen ziren. ''[[Txillardegi]]'' bera izan zen taldearen bultzatzailea, eta joera eta herrialde guztietako euskaltzaleak elkartzen saiatu zen. Gainera, itzal handiko zenbait gizarte erakunderen babesa bilatu zuen: [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJrena]], [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArena]], [[Enbata (aldizkaria)|Enbatarena]] eta [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizarena]]. 1964ko urrian, Idazkaritzak batzar ireki baterako deialdia egin zien Euskal Herriko idazle eta irakasleei, haien iritziak entzuteko, euskara idatziaren batasuna eraiki beharraz hitz egiteko... eta ideia pratikoak proposatu eta biltzeko asmoz. Urtebete geroago, txosten bat plazaratu zen, hartu ziren erabakien berri emanez. Txostenak hiru atal zituen: ortografia, deklinabidea eta aditza. Gainera, dokumentuaren amaieran, ''[[h]]'' letraz idatzi beharreko hitzen zerrenda luzea zekarren, gehienbat [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] euskaldunen lagungarri. Goitiko erabakirik eta onespen ofizialik gabe, idazle gazteek bidea ibiltzeari ekin zioten, baina lehenengo unetik adineko euskalari jakintsuen babesa izanik ([[Piarres Lafitte|Pierres Lafitte]], [[Piarres Lartzabal|Piarres Larzabal]], [[Piarres Xarriton]], [[Koldo Mitxelena]], [[Imanol Berriatua]], [[Patxi Altuna]],...). Hortaz, biltzarrean emandako gomendioak betetzen hasi ziren beren testuetan, aldi berean eskaria eginez Euskaltzaindiari, batasunerako bidean pauso sendoak eman zitzan. Aldizkarien artean, ''[[Jakin]]'' izan zen lehena Baionako Biltzarraren erabakiak betearazten.<ref>[[Joan Mari Torrealdai|Torrealdai, J.M.]] 2014: "Batasunaren bidea urratzen. Txillardegiren eragintza praktikoa", ''Jakin'', 204:11-96.</ref><ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net|hizkuntza=eu|url=https://www.unibertsitatea.net/apunteak/giza-zientziak/hizkuntzalaritza-filologia-hizkuntzak-itzulpengintza/euskarazko-irakasmaterialaren-idazkuntzaren|aldizkaria=www.unibertsitatea.net|sartze-data=2019-06-20}}</ref>
[[Fitxategi:UEU-JRE-ekainaren_21eko_hitzaldia_aurkezpena_05.jpg|alt=|thumb|Ermuko zina. Besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazteen bultzada (1968)<ref name=":0" />]]
Idazle gazte asko bide beretik abiatu ziren gomendioak onartu eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtuz. Horrela ulertu behar da handik lau urtera gauzatu zen Ermuko zina (1968ko ekainaren 28-29-30an30ean); zeineanhor, Baionan proposaturiko irizpideak baliatzeko konpromiso tinkoa hartu baitzutenzuten, alegia, euskara batua sortzearen aldekoa. Geroago, 1970ean, [[Batasunaren Kutxa]] liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen.<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=1968|izenburua=Batasunaren kutxa|argitaletxea=Jakin|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/anaitasuna/html/193.html#1911|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|zenbakia=193|sartze-data=2020-08-08}}</ref>
 
[[1968]]an Euskaltzaindia [[Ermua]]n elkartu zen, eta Baionan lau urte lehenago batzartutakoek erakundeari erabaki ofiziala har zezan eskatu zioten. OrduanArtean eman zuen akademiak [[Arantzazuko Batzarra|Arantzazuko]] biltzarrerako deialdia.<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Aranburu|izena=Gotzon|egile-lotura=|izenburua=Euskara batua ere garrasi artean jaio zen|aldizkaria=Zazpika (Gara egunkarien aldizkaria)|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=1027 zk.|data=2018-09-30|urtea=2018|url=https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/7k_2018-09-30-07-00/hemeroteca_articles/euskara-batua-ere-garrasi-artean-jaio-zen|sartze-data=2018-10-02|issn=}}</ref> [[1968]]an, [[Arantzazuko Batzarra]] izan baino lehen, idazle talde batek Ermuko Zina izenpetu zuen, euskara batuaren alde. Lehen urrats haien ondoren, [[1968]]ko [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko]] Biltzarrean akademiak euskara batzeko lehen arau-multzoak finkatu zituen, hizkuntza idatzian erabil beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea eta neologismoen (edo hizperrien) gainean. Horretarako, [[Koldo Mitxelena]]k aurkeztutako ponentzia<ref name=MitxelenarenProposamena>Koldo Mitxelena (1968): [https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0000.pdf ''Ortografia'']. Euskara batuaren oinarriak proposatu zituen idazkia da; gaur egun, Euskaltzaindiak euskara baturako eman dituen arauen artean [http://www.euskaltzaindia.net/arauak ''zerogarren'' gisa ageri da].</ref> hartu zen abiaburutzat —hein handi batean, Gabriel Arestiren moldeetan eta Baionako taldearen erabakietan oinarritzen zen—. Euskararen batasunerako, [[nafarrera]]ren eta [[gipuzkera]]ren aditza, hala nola erdialdeko euskalkietako aldaerak, hartu ziren oinarritzat, gainerako euskalkien berezitasunak eta aldaerak ere kontuan hartuta.
 
Batasun aurrerabidea ez da bat-batekoa izan, eta urtez urte Euskaltzaindia euskararen alorrei buruzko arauak eta gomendioak kaleratuz doa. Oraindik ere, morfologian eta aditzean batasuna ia erabatekoa den arren, hiztegian eta sintaxian aurrerabidea ez da erabat bukatu, eta hainbat alderdi finkatzeko daude. Hala ere, euskaldunen artean adostasun zabala dago euskara batuaren alde, ezinbesteko tresna izan baita [[frantses]]aren eta [[gaztelania]]ren bultzadari aurre eginda euskarak bizirik iraun dezan, eta kultura hizkuntza izan dadin.<ref>[http://vimeo.com/23999369 ''Hitzetik H-ra: euskararen estandarizazioa''] bideoa, Garabide elkartea, 2011. Iraupena: 9' 5<nowiki>''</nowiki>.</ref>