Kromosoma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Manual revert Ikusizko edizioa
Puntuazio zeinua zuzendu
2. lerroa:
{{Txantiloi:Genetika}}
[[Fitxategi:Chromosome.svg|thumb|250px|Metafasean dagoen kromosoma eukarioto baten irudia. (1) [[Kromatida]] - kromosoman berdin-berdinak diren bi ataletako bat. (2) [[Zentromero]]a - bi kromatidak elkartzen diren puntua. (3) Beso laburra. (4) Beso luzea.]]
'''Kromosoma''' [[zelula]]n dagoen [[Azido desoxirribonukleiko|DNA]] eta [[proteina]]z osatutako egitura bat da. Izena [[greziera]]tik dator, k''kromaroma''k kolorea esan nahi du eta ''soma''k gorputza.
 
Kromosomak oso aldakorrak dira organismo batetik bestera. Normalean zelula [[eukarioto]]etan [[zelula nukleo]]an daude eta [[prokarioto]]etan, non zelulek ez duten nukleo definiturik, zirkularrak dira eta aske daude zitoplasman. Gainera, zelulek kromosoma mota desberdinak izan ditzakete, esaterako, eukariotoen [[mitokondrio]] eta [[kloroplasto]]etan ere kromosomak daude.
8. lerroa:
Kromosomak zatiketa zelularrean ezinbesteko elementuak dira, bikoiztu, zatitu eta zelula alabetara igaro behar dira progeniearen biziraupena eta aniztasun genetikoa ziurtatzeko.
 
[[Mikroskopio]] optikoarekin kromosomak [[mitosi]] fasean besterik ez dira ikusten,; hots, zelularen zatiketa prozesuan. Interfasean ez dira ikusgai.
 
Kromosoma [[kromatina]] izeneko substantziaz osaturik dago. Halaber, kromatina hori [[histona]] motako proteinaz dago osatua, kate bikoitzeko DNA molekula bati lotua.