Bai Euskarari Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Historia, erreferentziak eta informazio gehiago gehitu dizkiot orriari, ahalik eta informazio osatuena izan dadin.
13. lerroa:
Bai Euskarari Elkartearen elementu bereizgarriena [[Bai Euskarari Ziurtagiria]] da.
 
== Egitura ==
Bai Euskarari Elkartea osatzen dute:
 
* '''Bazkide babesleak''': [[Euskalgintzaren Kontseilua]] osatzen duten kideak.
* '''Bazkide erabiltzaileak''': Ziurtagiria duten entitateak.
* '''Bazkide laguntzailea'''k: Ziurtagiriaren sustapenean elkarlanean aritu nahi duen edozein entitate.
 
Zuzendaritza taldeari dagokionez, horrela sailkaturik dago:
 
===== Bazkide babesleen multzotik: =====
   1. Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria
 
   2. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
 
   3. 4. EMUN, [[Elhuyar Fundazioa|Elhuyar]], Artez eta [[AHIZE|Ahize]]<nowiki/>ren artean, 2, rotazioz.
 
=====    Bazkide erabiltzaileen multzotik: =====
   5. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
 
   6. Oreka IT
 
=====    Bazkide laguntzaileak: =====
   7. [[Langile Abertzaleen Batzordeak|LAB]]
 
   Zuzendaritzako 8. kidea, elkartearen zuzendaria da (botorik gabe).
 
== Historia ==
2000ko ekainaren 13an banatu ziren lehen 425 [[Bai Euskarari ziurtagiria|Bai Euskarari Ziurtagiriak]]. Miramonen izan zen ekitaldia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Ziurtagiria jaso zuten eragileek euskararen alde proposaturiko neurri minimoak indarrean jartzeko konpromisoa hartu zuten.
 
[[Euskalgintzaren Kontseilua|Euskalgintzaren Kontseiluak]] sortu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria 2000ko maiatzean, “euskararen aldeko pauso oro saritzeko lanabes berri” gisa. 2007an sortu zen Bai Euskarari Elkartea, zazpi urte lehenago Kontseiluak abian jarritako Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua indartzeko, elkarlanaren bidez gidatzeko, zabaltzeko eta sendotzeko, eta gizartearen aurrean erreferentziala izateko xedearekin.
 
Geroztik Bai Euskarari proiektua sendotu egin da eta Euskal Herri osoko 1300 entitatek baino gehiagok dute gaur egun Bai Euskarari Ziurtagiria. Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten ari dira sorreratik, betidanik argi izan dutelako lan munduan euskara sustatzea "estrategikoa" dela hizkuntza biziberritzeko.
 
Elkarlana da proiektuaren oinarria, eta eragile ezberdinen inplikazioari eta ekarpenari esker pixkanaka hazi da eta jatorrizko proiektutik, ziurtagiritik, harago joatea lortu dute. Euskara lan munduan sustatzeko estrategian eta eremu sozioekonomikoan ekarpena egiteko proiektu berriak eta baliabideak eskaintzen dituzte enpresei laguntzeko.
 
== Plan Estrategikoa ==
Bai Euskarari Elkartearen '''2020-2022 Plan Estrategikoan''' honako xedea zehaztu zen: Alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Xede horretarantz urratsak ematerakoan balore hauei garrantzia berezia eman zaie: nortasun propioa, independentea, aitzindaritza, inplikazioa, lankidetza, entzutea, erantzutea, gertutasuna, malgutasuna, dotorea, ezagutza, berrikuntza eta ekintzailetza.
 
'''Foku nagusiak'''
 
Elkartearen gaur egungo xedea eta baloreak azaleratuta, etorkizunari begirako foku edo aukera nagusiak identifikatu ziren:
 
* Iparraldearekiko zubiak eraikitzea.
* Arlo sozioekonomikoaren behaketa.
* Elkartearen posizionamendua lantzea eta zehaztea aldakorra den testuinguruan, bereizgarriak diren elementuen lanketaren bidez.
* Alor sozioekonomikoaren aktibazioa proiektuen bidez.
* Harremanak eta lankidetzak bilatzea.
* Lantaldea erdian kokatzea, bere ezagutza balioan jarriz.
 
== Erreferentziak ==
 
 
[https://www.baieuskarari.eus/eu/bai-euskarari-elkartea/zer-da Bai Euskarari Elkartea. Zer da?]
 
[https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=%22bai+euskarari%22&h_u=1997&h_h=01&h_e=01&b_u=2003&b_h=02&b_e=20&bilatu=Bilatu Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka]
 
== Kanpo estekak ==
[http://baieuskarari.eus Bai Euskarari Elkartearen webgunea]
 
[https://enpresarean.eus/ Enpresarean. Enpresen eta profesionalen sarea]
 
[https://lansarean.eus/ Lansarean lan-ataria]
 
[https://baieuskarari.eus/eu/euskaragileak/euskaragileak Euskaragileak enpresa batzordea]