Copper Beecheseko misterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{izenburu etzana}} {{Liburu infotaula | izena = Copper Beecheseko misterioa | datu gehigarriak = | izenburu etzana = | irudi tamaina = | argitaratze data = | hizkuntza = |...»
(Ez dago alderik)

23:04, 19 abendua 2020ko berrikusketa

Copper Beecheseko misterioa, The Adventure of the Copper Beeches ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1892ko ekainean kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an urte berean, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Copper Beecheseko misterioa
Datuak
Idazlea (1892)
Argitaratze-data1892
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Copper Beeches
HerrialdeaErresuma Batua
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaCopper Beecheseko misterioa

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Holmesek Watsoni Hunter andereñoak bidalitako gutun bat erakutsi zion, umezain lanpostu bat onartu behar zuen aholkatzeko eskatuz. Hunter andereñoa izututa zegoen. Haurtzaina lanbidez, eskaintza susmagarri bat jaso zuen Rucastle jaunarengandik, zeina emazte eta semearekin, Copper Beeches izeneko etxalde batean bizi baitzen. Rucastle jauna prest zegoen normalean irabazten zuena hala hiru ordaintzeko, bere seme basatiaz arduratzeagatik eta bere emaztearen apeta batzuk asetzeagatik, hala nola ilea moztea eta berak adierazitako soinekoak janztea. Holmesek ez du gaia argi ikusten, eta neskari ohartarazi zion edozein arriskuren aurrean bera jakinarazteko.

Hamabost egun pasa ondoren telegrama bat jaso zuen Holmesek eta bera Copper Beechesera joan ziren. Holmesek bere ohiko dotoreziaz ebatzi zuen auzia, eta Rucastle jaunak, bere alaba preso zeukanak, merezitako zigorra jasoko du. Rucastle andereño dohakabeak bizitza berri eta zoriontsua hasiko du bere ezkongaiarekin, eta Hunter andereñoak ikastetxe pribatu bat zuzenduko du.

Ikus gainera