«Telegrafo»: berrikuspenen arteko aldeak

5 bytes removed ,  Duela 1 urte
(OKKK)
'''9Telegrafoa''' ([[greziera]]tik: τηλε, ''tele'', "urrun" eta γραψειν, ''grafein'', "idatzi") mezu idatziak urrutira igortzeko sistema da; bereziki, mezua seinale elektriko bihurtuz hari eroaleen bidez igortzen dena. Irrati-telegrafoak edo harigabeak [[irrati (hedabidea)|irratia]] erabiliz bidaltzen ditu mezuak. Telegrafoak sistema berriak ere biltzen ditu, hala nola [[fax]]a, [[posta elektroniko|ePosta]] eta [[internet]] orokorrean. Hasieran [[Morse kodea]] baliatuz bidaltzen ziren mezu telegrafikoak edo telegramak. Geroago, [[telefono]]aren antzeko [[telex]] sarea erabiliz hasi ziren igortzen.
 
== Historia OKKK ==
[[Carl Friedrich Gauss]]ek eta [[Wilhelm Eduard Weber]]ek egin zuten hari bidezko lehen [[telegrafo elektriko]]a [[1833]]an, baina oso tresna bakuna zen eta kilometro batera baino ezin zituen bidali mezuak. [[1837]]an, [[Samuel Morse]]k telegrafo elektrikoa hobetu eta mezuak distantzia handietara igortzeko gauza zen tresna bat egin zuen. Morseren telegrafoak luzera desberdineko bulkada elektrikoen gisa igortzen zituen seinaleak batzuk laburrak, beste batzuk luzeagoak eta, horretarako, botoi edo beso bat zapalduz ixten zen [[zirkuitu elektriko|zirkuitua]]. Tresna hartzaileak [[elektroiman]] baten bidez jasotzen zuen mezua; informazioa kablez bidaltzen zen norabide bakarrean. [[1896]]an, [[David Edward Hughes]]ek telegrafo berri bat asmatu zuen, letrak paper zerrenda batean zuzenean inprimatzen zituena.
 
Anonymous user