Protoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa:
1886an, [[Eugene Goldstein|Eugen Goldstein-ek]] [[izpi anodikoak]] aurkitu zituen, eta ondorioztau zuen gasetatik sortutako karga positibodun partikulak ([[Ioi|ioiak]]) zirela. Goldstein-ek zioen, [[Atomo|atomoa]] elektrikoki neutroa zenez, elektroien karga negatiboa konpentsatzeko karga positiboa ere izan behar zela atomoaren baitan. Hori frogatzeko, atomoaren kargaren eta masaren arteko proportzioa kalkulatu zuen izpi anodikoez baliatuz. Proportzio horren balioa izpi anodikoen hodian sarturiko gas motaren araberakoa zen. Ondorioz, hipotesian protoitzat jotako partikulak ioi positiboak zirela behatu zuen Goldstein-ek.
 
1911an [[Ernest Rutherford]]-ek atomoaren nukleoa aurkitu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Dahl, Per F.,|abizena=1932-2011.|izenburua=Flash of the cathode rays : a history of J.J. Thomson's electron|argitaletxea=Institute of Physics Pub|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/44959463|isbn=0585208530|pmc=44959463|sartze-data=2018-11-21}}</ref>. Ondoren, [[Antonius van den Broek]]-ek proposatu zuen elementu bakoitzaren taula periodikoko kokapena nukleorennukleoaren kargak; hau da, zenbaki atomikoak, determinatzen duela. Broek-ek proposatutakoa [[Henry Moseley]]-k frogatu zuen esperimentalki 1913an, [[X izpi]]<nowiki/>en espektroaz baliatuz.
 
1917an, Ernest Rutherford-ek egiaztatu zuen hidrogenoaren nukleoa beste atomoen nukleoan ere badagoela. Horretarako, bi esperimentu egin zituen: bata, 1919an, eta,  bestea, 1925ean. Lehenengo esperimentuan, [[Nitrogeno|nitrogenoa]] [[Alfa partikula|alfa-partikulekin]] bonbardatzean agertzen ziren distirak hidrogeno-nukleoen bere-berezkoak zirela konturatu zen. Bestela esanda, alfa-partikularen eta nitrogeno-atomoaren arteko talka gertatzean, nitrogenotik protoi bat askatzen zela ohartu zen. Esperimentuaren ondoren, hidrogeno-atomoak izen berezi bat behar zuela erabaki zuen, beste atomo guztien baitan zegoela frogatu baitzuen. Proton izendatu zuen (hitz honek grekoz lehena esan nahi du). Urte batzuk beranduago, [[Oliver Lodge]]-ek positiboki kargatutako hidrogeno-atomoa izendatzeko eskatu zion. Eskaera honi erantzunez, 1920an, protoi izena positiboki kargatutako hidrogeno atomoari esleitu zion.