Iparraldeko elorri zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
4. lerroa:
|}}
 
'''Iparraldeko elorri zuri''' (''Crataegus monogyna'') ''[[Crataegus]]'' generoaren [[espezie]]a da. [[Europa]]n, [[iparraldeko Afrika]]n eta mendebaldeko [[Asia]]n du jatorria eta munduko beste eskualdeetan [[espezie inbaditzaile]]tzat jotzen dute<ref name=rhs>{{erreferentzia|abizena= Philips |izena= R. |urtea= 1979 |izenburua= Trees of North America and Europe |argitaletxea= Random House, Inc. |lekua= New York |isbn= 0-394-50259-0}}</ref>.
 
== Ezaugarriak ==
Zuhaixka [[hostoerorkor]] handia da, baldintza onetan 10 metro luze hazi daiteke, zuhaitz txiki bateko itxura hartuz.
 
Asko adarkatzen den espeziea da, adar ugari eta tamaina ezberdinekoak osatuz.
 
=== Hostoak ===
Hostoak erorkorrak, sinpleak eta lobulatuak dira, [[Perrexil|perrexilaren]] itxurakoak. Aurkako eran jarritako 3-7 lobulu sakon ditu hosto bakoitzak. <gallery>
ImageFitxategi:Eenstijlige meidoorn (Crataegus monogyna branch)7.jpg|Hostoak
</gallery><gallery>
Fitxategi:Crataegus-monogyna-farve.JPG|Hostoak udazkenean
</gallery>
 
=== Loreak ===
Loraldia zuria da, ikusgarria eta lore ugariz betea, zuhaixka guztia zuriz hornitzen delarik.
 
Intsektuak oso garrantzitsuak dira espezie hau ugaldu eta biderkatu ahal izateko, polinizazioa burutzen dutenak direlako.<gallery>
Fitxategi:Crataegus monogyna(01).jpg|Lore zuriak
</gallery><gallery>
Fitxategi:Cetonia aurata on Crataegus monogyna (head).jpg|Intsektu bat loreak polinizatzen
</gallery>
 
=== Fruituak ===
Fruituak gorriak dira, sagartxo txikien itxurakoa. Jaki garrantzitsuak dira txorientzat, udazkenean eta neguan zuhaixka eta zuhaitzen fruituetan baitute hordinurarik esanguratsuena. <gallery>
Fitxategi:Crataegus-monogyna-frugt.JPG|Elurri zuriaren fruituak
</gallery>
 
== Banaketa-area ==
[[Europa]]n, [[iparraldeko Afrika]]n eta mendebaldeko [[Asia]]n du jatorria eta munduko beste eskualdeetan [[espezie inbaditzaile]]tzat jotzen dute<ref name="rhs">{{erreferentzia|abizena= Philips |izena= R. |urtea= 1979 |izenburua= Trees of North America and Europe |argitaletxea= Random House, Inc. |lekua= New York |isbn= 0-394-50259-0}}</ref>.
 
Hezetasuna gustoko duen zuhaixka da, beraz Euskal Herri hezean oso ugaria da. Euskal Herriko hegoalde lehorragoan ere ageri da, batez ere ibarretan eta mendietan gotorturik.
 
=== Ekologia eta habitata ===
Hezetasuna behar duen zuhaixka da, ez du lehorte luzeak gustoko. Lur sakon eta freskoetan du bere habitat atseginena eta beste zuhaixka espezie ezberdinekin bizi da baso mixtoetan, basoa beraren ohianpea osatuz.
 
Zuhaixka hauek garrantzia ekologiko handia dute intsektuak eta txoriak elikatzen baitituzte beraien lore zein fruituekin.
 
== Bitxikeriak ==
Sendabelar moduan [[gutxiegitasun kardiako]]a hobetzeko erabiltzen dute.
 
Iparraldeko elorri zuria familia bereko fruta-arboletarako oin bezala ere erabiltzen da, zuhaixka moldakorra eta erresistentea delako.
 
<gallery>
Image:Common hawthorn flowers.jpg|Loreak
Image:Eenstijlige meidoorn (Crataegus monogyna branch).jpg|Hostoak
Image:Hawthorn fruit.JPG|Fruitua
</gallery>