Literatura konparatu: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
18. lerroa:
Literatura konparatuak mugen gainetik jarduten du, kasu honetan bezala, non bidaia-liburuak aipagai ditugun. Izan ere, euskaldunontzat, hizkuntza bereko auzoak ez ezagutzea da txokokeriaren isla literatura konparatuaren talaiatik begira.
Adibidez, Jean Etxeparek hausten du mugen debeku hori eta pulunpatzen da Beste hurbila ezagutzera, alegia, ''probintziak'' izenekoak. Elkarren arteko ezagutza falta hori ahulezia edo ezaintasun baten islatzat interpreta daiteke. Horrek guztiak ematen du, literatura konparatuaren bitartez, Jean Etxeparek nazioartekotasunarekin duen lotura astiroago aztertzeko aukera<ref>Ortiz de Pinedo, Aitor, 2018, "Jean Etxepare Bidegorri zubigile", ''Euskera'' 63: 365-
Daniel-Henri Pageaux konparatistaren Imagologia baliagarria da mugen gainetik bi herrialde konparatzeko literatur lanen bitartez. Imagologiak aztertzen duen idearioak edo iruditeriak, edozein ideariok, eman dezake zerbait atzigaitzaren eta lurraren gainean sustrai eskas eta urrikoaren itxura, literaturgileen irudimenean izan ezik; hala ere, barra-barra entzuten dira erreferentziak nazio-irudi jakinei helduta, eguneroko adierazpen politikoetan eta hauteskunde-kanpainetan jendea mobilizatu nahiz, hala Frantziako nola Espainiako lider politikoen ahotan, adibidez.
|