Aimar Olaizola: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
tNo edit summary |
||
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Aimar Olaizola Apezetxea''',<ref group="oh">Abizena ''Olaizola'' idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, ''Olaitzola'' onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus [https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_eoda&Itemid=470&lang=eu&view=deiturak Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref> [[pilota]] arloan '''Olaizola II.a''' deituraz ezaguna ([[Goizueta]], [[Nafarroa Garaia]], [[1979]]ko [[azaroaren 13]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da, [[Baiko Pilota]] enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan ([[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz burukoa]], [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakakoa]] eta [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdikoa]]) Aimar Olaizola da irabazlearen txapel gehien jantzi dituena, jardunean diren pilotarien artean:
Olaizola II.aren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker gantxo ikaragarria eta defentsa, baina postura guztiak ezin hobeto kontrolatzen ditu, ezkerrarekin batez ere. Ezagunak dira [[Juan Martinez de Irujo]]ren aurka jokatu dituen partida ikusgarriak, buruz buru bereziki; izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean. Aimar Olaizola Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian nabarmendu da gehien; Olaizolaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den neurria da, horixe du txapelketarik gogokoena, eta bera da neurri horretan txapel gehien (zazpi) jantzi duen inoizko pilotaria.<ref>{{erreferentzia|izena= Imanol |abizena=Magro Eizmendi| url= http://www.berria.eus/paperekoa/1829/026/001/2014-12-11/zahartu_nahi_ez_duen_beste_bat.htm |izenburua= Zahartu nahi ez duen beste bat|egunkaria= Berria|data= 2014-12-11}}</ref>
|