Jose Maria Palacios: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
38. lerroa:
Oguetak pilota kirolean molde asko hautsi zituen. Bere estetika ezberdina zen, bai kantxan eta bai kantxatik kanpo. Bere garaiko pilotariek diotenez, bere izenarekin bakarrik betetzen ziren frontoiak, eta emakume ugari zeramatzan haietara.
 
=== Kirolari eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
Helduek jokatzeko moduagatik edo dotoreziagatik gogoratuko dute, baina gazteenentzat Jose Mari Palacios, Ogueta, mito bat bezala zen. Are gehiago, eredu bezala aurkezten zen gazteentzat, "alkoholaren eta tabakoaren etsai" izateagatik.
 
=== Jokatzeko modu ezberdina[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
Ogetari buruz, batez ere, jokatzeko modua, kantxako dotorezia eta erasoaren filosofia gogoratzen da. Abilezi berezi bat zuen tantoak amaitzeko garaian eta bere jokaldi garrantzitsuena, gantsoa zen. Ez da inor izan jokaldi hau berak bezain eder eta bikain burutu duenik. Zalantzarik gabe, joera aldaketa bat eragin zuen pilota jokoa ulertzeko moduan.
 
=== “Zikloi” ezizena[aldatu | aldatu iturburu kodea] ===
Bere erasoko joko ikusgarriak, ahalmen fisikoak, ez ohiko [[Indar|indarrak]] eta bere gantsoak, harrituta utzi zituen garaiko pilotazaleak. Horrela sortu zen "zikloi" ezizena.