Matxin Zalbaren gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
15. lerroa:
 
== Analisia ==
Gutun-trukea azpimarragarria da edukiz bikoitza delako, hizkuntzaz elebiduna bezainbeste. Elkar ezagutzen dute bi goi-funtzionariek, eta lasai truka ditzakete esaldiak, kontu pertsonalei zein erresumaren administrazioari buruz, euskaraz zein nafar erromantzez. Bi hizkuntzak 15. mendeko Nafarroako elitean ezagunak eta erabiliak zirelako froga dago hemen<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Etxeleku|urtea=|izenburua=Artxiboak euskaraz mintzo {{!}}|argitaletxea=Iparraldeko Hitza|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://iparraldekohitza.eus/2019/05/31/artxiboak-euskaraz-mintzo/|sartze-data=2020-12-10}}</ref>. Gutuna idatzi zen garaian, San Martin [[Karlos III.a Nafarroakoa|Karlos III.a]] erregearen idazkari eta errege etxeko ekonomia administratzailea zen, eta Zalba erregearen, [[Nafarroako Gorteak|Gorte Nagusiko]] eta [[Comptos Ganbera|Comptos Ganberako]] notarioa<ref>{{Erreferentzia|izena=Peio nameJoseba|abizena="Monteano Sorbet|urtea=2015|izenburua=La carta bilingüe de Matxin de Zalba (1416). El iceberg lingüístico navarro|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=147–174|ISBN=|hizkuntza=es|data=2015|url=https:0"//dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5218421|aldizkaria=Fontes linguae vasconum: Studia et documenta|alea=119|zenbakia=47|issn=0046-435X|sartze-data=2020-12-10}}</ref>.
 
Sinatzaileez gain aipatzen diren bi pertsonak dokumentatuta daude, [[Miguel Papon]] Tuterako notario bat zela dirudi, zeina Karlos III.aren zerbitzura ageri den dokumentuetan, 1408an. [[Peyre de Tors]] ere identifika daiteke Pere de Torres notarioarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Florencio|abizena=Idoate|urtea=1969|izenburua=Una carta el siglo XV en vascuence - Centro de Documentación César Borgia (Viana)|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=287-290|ISBN=|hizkuntza=es|url=http://www.vianayborgia.es/FOLI-0002-0000-0287-0290.html|aldizkaria=Fontes Linguae Vasconum, no 2|sartze-data=2020-12-10}}</ref>. Bitxia da nola Matxin Zalbak ez dion estimu handirik De Tors delakoari, eta lasai adierazten diola hori jasotzaileari: ''"que mal li se faga en el coillón",'' min dakiola [[Barrabil|barrabila]].