Matxin Zalbaren gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
 
Sinatzaileez gain aipatzen diren bi pertsonak dokumentatuta daude, [[Miguel Papon]] Tuterako notario bat zela dirudi, zeina Karlos III.aren zerbitzura ageri den dokumentuetan, 1408an. [[Peyre de Tors]] ere identifika daiteke Pere de Torres notarioarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Florencio|abizena=Idoate|urtea=1969|izenburua=Una carta el siglo XV en vascuence - Centro de Documentación César Borgia (Viana)|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=287-290|ISBN=|hizkuntza=es|url=http://www.vianayborgia.es/FOLI-0002-0000-0287-0290.html|aldizkaria=Fontes Linguae Vasconum, no 2|sartze-data=2020-12-10}}</ref>. Bitxia da nola Matxin Zalbak ez dion estimu handirik De Tors delakoari, eta lasai adierazten diola hori jasotzaileari: ''"que mal li se faga en el coillón",'' min dakiola [[Barrabil|barrabila]].
 
[[Fitxategi:Navarrese romance sentence, Matxin Zalba's bilingual letter.jpg|thumb|500px|center|Erromantzezko esaldi bat.]]
 
Naturaltasunaren seinale gehiago: [[Ponte-izen|Ponte-izenez]] berdinak diren bi testugileek, halaber, jakitun dira bata Martin gisa ageri dela, eta bestea Matxin forma euskaratuarekin dela ezagun. Aipaturiko toponimoa ere batak erromantzez ematen du, ''Sant Johan'', eta besteak euskaraz, ''Done Johanne Garaçi'': [[Donibane Garazi]] da, jakina. Gaian ere, pertsonala eta administrazioa; afari baterako gonbiteaz dihardute, eta Donibane Garaziko diru-kontuez.
 
[[Fitxategi:Basque sentence, Matxin Zalba's bilingual letter.jpg|thumb|500px|center|Euskarazkoa.]]
 
== Erreferentziak ==