«Eszipion Emiliano»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Publio Kornelio Eszipion Emiliano Afrikarra''' ({{lang-la|Publius Cornelius Scipio Aemilianus Africanus Minor}}; [[K.a. 185]] - [[K.a. 129]]) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. [[Luzio Emilio Paulo Mazedoniko]]ren ([[Mazedonia (argipena)|Mazedoniako]] konkistatzaile) seme naturala izan zen. Publio Kornelio Eszipion Afrikarrak, [[Eszipion Afrikarra|Publio Kornelio Eszipion Afrikarra Nagusiaren (hau da, Eszipion Afrikarraren]])<ref>Cornelio Scipio familia oso garrantzitsua izan zen Erromen historian eta estatu-gizon famatu asko aman zituen. Horregatik, eta erromatar nobleziaren izen-sistemak eragiten deun errepikakortasun maila dela eta, ohikoa da familia honetako pertsonai ezberdinak nahastea. Gauzak argitze aldera, begiratu [[Publio Kornelio Eszipion]] artikuluan dagoen Stamboom Cornelius Scipio-ren familia-zuhaitza.</ref> seme zaharrenak, semetzat hartuta, ''Afrikarra'' abizena jaso zuen Eszipion Emilianok.
 
[[K.a. 151]]ean, [[Hispania]]n, [[Erroma]]ko armadek deskalabruak baino ez zituzten ezagutzen. Eszipion Emilianok, boluntario joanda, tribuen gainean bere aitonaordeak, [[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikarrak]] lortutako entzutea berreskuratu zuen. Hurrengo urtean, [[Kartago]]koek, [[Masinisa]] [[Numidia]]ko printzearekin hitz egiteko bitarteko hautatu zuten. [[Masinisa]]k, halere, [[Erroma]]ko sustapena izanda, [[hirugarren Gerra Punikoa|gerra]] piztu zen berriro [[Kartago]] eta [[Erroma]] artean.
Eszipion Emiliano kulturazalea izan zen. Bere ondoan garaiko kultura-pertsonaia garrantzitsuenak bildu zituen: [[Polibio]] historialari greziarra, [[Panezio]] filosofoa, [[Luzilio]] poeta eta [[Terentzio]] antzerkigilea. Aldi berean, Erromako ohitura zaharrak ere oso gustukoak zituen, [[Polibio]] eta [[Zizeron]]en arabera. Grakiarren aurkaria izan arren, ez zegoen jende xumeen interesen kontra. Gizon moderatua garai zail batean izan zen. Hori zela eta, bi alderdikoek gorroto zioten.
 
== Oharra ==
{{Erreferentzia zerrenda}}{{bizialdia|K.a. II. mendeko|K.a. II. mendeko|}}
 
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
4.141

edits