Fordismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
185.154.253.0 (eztabaida) wikilariaren 7664519 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
tNo edit summary
2. lerroa:
 
'''Fordismoa''' [[enpresa]]k garatzeko modu bat, [[Henry Ford]] enpresaburuak garatutakoa, lanaren antolakuntza zientifikoa edo [[lanaren zatiketa]] eta [[taylorismo]]a modu intentsiboan baliatzen dituena, horretarako [[ekoizpen-kate]]a erabiliz produktu homogeneo baterako. Horrela, produktuaren ekoizpen kostuak murriztu, merkatuan produktu merkeak eskaini eta eskaria gehitu egiten dira, aldi berean enpresaren hazkundea eraginez. Hazkunde honi esker, enpresak [[eskala-errendimendu|eskala-ekonomiak]] lortzen ditu, kostuak areago murriztuz eta hazkunde-prozesua azkartuz. [[Ford T]] [[automobil]]-modeloaren ekoizpen eta merkaturatzean erabili zen lehen aldiz: automobilaren ekoizpena eragiketa zehatz anitzetan zatitu zen langile asko zituen lantegi batean. Horrela, automobila Estatu Batuetako klase ertainen esku jarri zen prezio merke batean, guztira modelo horretatik 16 milioitik gora automobil ekoiztuz.
 
 
== Fordismoaren jatorria eta garapena ==
<blockquote>'''Fordismoa''' XX. mendean sortu zen espezializazioa bultzatzeko, industriaren eraldaketa eta kostuen murrizketa sustatuz. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Patricio Jiménez, Daniel.|izenburua=La retribución|argitaletxea=ESIC|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/733774053|isbn=978-84-7356-601-8|pmc=733774053|sartze-data=2020-12-01}}</ref> [[Taylorismo|Taylorismoarekiko]] aldeak kuantitatiboak dira kualitatiboak baino, biak langileen lan-denboren [[Estandarizazio|estandarizazioan]] eta kontrolean oinarritutako estrategiak baitira. Hala ere, fordismoa estrategia horiek bere adierazpen gorenera eraman zituena izan zen, merkatua hedatzeko estrategia baten bidez eta, horren ondorioz, kopuruak handitu eta estandarizazio maximoa lortuz. Hau dela eta, masa-ekoizpena lortu zen lehen aldiz, masa-kontsumo handia eskatzen zuena. Horregatik hedatzen da, nahitaez, merkatua; izan ere, unitate-bolumen handiagoa ([[Muntaketa-kate|Muntaketa-katearen]] mihiztatze-teknologiaren ondorioz) eta kostu txikia duenez (lanaren produktibitatea handitu delako, lanaldi garbia luzatu delako eta "kapitalaren zikloa" murriztu delako ekoizpenaren hasieraren eta azken salmentaren artean), ekoitzitakoak gainditu egiten du [[Elite|elitearen]] kontsumo-ahalmena, tradizionalki elite hori baitzen teknologia-kontsumitzaile bakarra ordura arte.</blockquote>Bilakaera izugarri honen ondorioz, [[Industrializazio|industrializazioaren]] [[Proletario|proletariotza]] baino estatus handiagoa duen langile espezializatu bat agertu zen, eta amerikar ereduko klase ertaina ere sortu zen, [[American way of life|''amerikan way''aren]] <ref>{{Erreferentzia|abizena=Fernández de Miguel, Daniel,|izenburua=El enemigo yanqui : las raíces conservadoras del antiamericanismo español|url=https://www.worldcat.org/oclc/852398457|edizioa=1a. edición|isbn=978-84-940186-3-3|pmc=852398457|sartze-data=2020-12-01}}</ref> arketipoan bihurtuko zena. Sistemak langile-klasearen ekoizpen-denboraren kontrola baztertu egiten du. Era berdinean gertatzen zen langileek, lan-indarra izateaz gain, euren lana modu autonomoan egiteko ezagutzak zituztenean; horrela, kapitalista produkzio denboretatik kanpo geratzen zen.
 
''Lanaren monopolio hori hausteko fordismoa (taylorismoaren aurreko laguntzaz) iritsi zen, langileak [[monopolio]] hori galtzera eta, ondorioz, produkzio-denboren kontrola galtzera daramaten ezaugarriak dituen lan alienatzaile baten bidez.'' Gainera, langile klase berri honen aurretik, langile batzuk sindikalizatuta zeuden. Elkartzeko modu hau [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] iritsi zen [[Europa|Europako]] lehen etorkin oldea dela eta, artisauen lanari eta langileen gremioei oso lotuta.
 
[[Kateko ekoizpen|Kateko ekoizpena]] salgaien ekoizpenari gehitzearen ideiak masaren kultura edo masa ertaineko ideian laburbil ditzakegun eraldaketa sozial eta kulturalak adierazi zuen. Prototipo gisa, serieko automobilen sorkuntzaz hitz egin daiteke, kapitalaren erdialdeko estimulu eta kode kultural berriak sortzen dituen kontsumoaren klasearteko hedapenaz.
 
Ohartarazi behar da, baita ere, [[keynesianismo|keynesianismoaren]] eskema ekonomikoaren pean heldutako ereduak ([[Ongizate-estatu|ongizate-estatura]] dakarrenak) mendeko klaseen protagonismo historikoa sustatzen duela eta kapitala gizarte- eta klase-kontsiderazioetara lotzen duela. Horrek guztiak benetako sozialismoen gorakada eta [[liberalismo]] kapitalistaren hedapen globalaren beldurra dela eta eragina izan zuen.
 
Laburbilduz, honako hauek dira eredu fordistaren elementu nagusiak:
* Lanaren banaketa handitzea.
 
* Langilearen produkzio-denboren kontrolean sakontzea (denbora/betearaztea lotura).
* Kostuak murriztea eta salgaien zirkulazioa handitzea (merkatuko klasearteko hedapena) eta soldatapekoen erosteko ahalmena handitzeko interesa (elitearen mendeko klaseak).
* Langile antolatuen ([[sindikatu]]<nowiki/>[[sindikatu|aren]] ) eta kapitalistaren arteko akordio-politikak.
* Serieko ekoizpena.
 
== Fordismoa literaturan ==
[[Aldous Huxley|Aldous Huxleyk]] bere ''Un mundo feliz'' lanean fordismoa satirizatzen du, muntaketa-kate batean [[in vitro ernalketa|''in vitro'' ernalketa]] eta [[klonazio|klonazioaren]] bidez haurrak ekoiztea aipatzen baitu. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Reguera Andrés, María Cruz.|izenburua=El derecho a la salud reproductiva : configuración en el marco jurídico nacional|argitaletxea=Universidad de Cantabria|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/970803394|isbn=978-84-8102-796-9|pmc=970803394|sartze-data=2020-12-01}}</ref> Fikziozko obra honetan, F.o. (Ford ondoren) girotzen da eta bertan pertsonaiek Henry Ford erreferente espiritual giza hartzen dute. Obra esaldi ugariz beteta dago, non Ford hitzak bizitza errealaren Jainko hitzaren ordez erabiltzen den.
 
[[Charlie Chaplin|Charles Chaplinen]] 1936ko ''Tiempos modernos'' filmak barregarri uzten du fordismoaren kontzeptua. Hemen, pertsonaia nagusiak azkoin bat estutzen lan egiten du, hala ere, bere lana guztiz espezializatua denez, bakarrik azkoinaren biraren zati bat baino ez estutu behar du, gainerako langileek estutzen amaitu ahal izateko. Ondorioz, lan egiteko modu alienagarri honek arazo fisikoetara eta erotasunera darama pertsonaia.
 
[[Keynesianismo|Keynesianismoak]] fordismoa akordio sozialetarantz bideratu zuen, historikoki dezimatuak eta esklabizatuak izan diren biztanleen bizi-kalitatean maila handiagoa ahalbidetzeko. Horretarako, Estatuak zenbait mekanismo sortu zituen eta aktiboki esku hartu zuen ekonomian, zergen bidez jasotako irabazien zati bat birbanatuz. Hala ere, taldekatu gabeko langileek baztertuta jarraitzen dute, batez ere herrialde azpigaratuetan. Latinoamerikan prozesu hau I.S.I. (''[[:es:Industrialización_por_sustitución_de_importaciones|Industrialización por Sustitución de Importaciones]]'', ''Inportazioen Ordezkapenagatiko Industrializazioa'') bezala ezagutu zen eta azpikontinentea bere izaera periferikotik irtetea lortu zuen proiektu industriala izan zen. Prozesu hau nolabaiteko arrakastarekin garatu zuten herrialdeak [[Argentina]], [[Brasil]], [[Kolonbia]], [[Txile]] eta [[Mexiko]] izan ziren. Sistema ekonomiko keynestarrak eta sistema produktibo fordistak 70eko hamarkadan akidura estruktural baten berri eman zutenean, ekoizpen industrialaren ikuspegiak eredu japoniarrera ([[toyotismo|toyotismora]]) biratzen hasi ziren. Eredu horri esker, industria japoniarra azpigarapenatik munduko potentziaren kategoriara eraman ahal izan zen zenbait hamarkadetan. 1973ko petrolioaren merkatuaren mundu-krisiak ongizate-ereduak behera egin zuela ohartarazi zuen, eta hori zortzi urte geroago gauzatu zen mundu osoan, 80ko hamarkadaren hasieran [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]] eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuak]] bultzatutako proiektu liberal globalarekin.
<references group="ISSN 0026-3079" responsive="" />
 
== Ikus gainera ==