Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Hitzaldiak gehitua HotCat bitartez
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Unamunoren [[1936|1936ko]] [[Urriaren 12|urriaren 12ko]] hitzaldia''' [[Miguel Unamuno|Miguel Unamunok]] eman zuen [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateko]] paraninfoan [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]], kolpistekin bat egin zuten irakasle, unibertsitate agintari, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangista]] eta militarrez beterik zela. Une horretan, Unamuno Unibertsitateko errektorea zen, [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|uztaileko estatu kolpean]] altxatuen aldera lerratua. Hitzaldi horretan, erretorika zaindu batez, auzitan jarri zuen [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako]] gobernuaren kontra altxatakoen jarrera eta jokabide suntsitzailea.
 
== Testuingurua ==
[[Fitxategi:Salamanca - Universidad, Paraninfo 1.jpg|thumb|Salamancako Unibertsitateko paraninfoa]]
 
8 ⟶ 10 lerroa:
Paraninfoan [[José-Millán Astray]] jeneral [[Rifeko Gerra|afrikanista]] eta [[Espainiar Legioa|Legioaren]] sortzailea aztoraturik altxa eta Unamunori hitza mozten hasi zen, aldi berean oihuak eta esloganak botaz, gerraren eta, are, [[Heriotza|heriotzaren]] alde eta [[Intelektualismo|intelektualen]] kontra gogor eta harro oihukatuz. Ezaguna egin da gerora «''venceréis, pero no convenceréis''» Unamunoren esaldi ospetsua (''"''garaituko duzue, baina ez duzue konbentzituko"). Unamunoren hitzaldian, zalaparta handia piztu zen paraninfoan, baita irainak eta mehatxuak ere haren kontra aretotik irtetean.
 
== Ondorengoak ==
Luze gabe Unamunok Unibertsitateko errektore postua galdu zuen, etxe itxialdia inposatu zitzaion, [[Abenduaren 31|abenduaren 31n]] errektore ohia etxean hil zen arte. Unamunoren hitzaldia ez zen hedabideetan zabaldu, eta bakarrik Salamancako Unibertsitateko beste irakasle batek, Ramos Loscertales historia katedradunak, hartu zituen apunteen bidez salbatu ahal izan dira hor entzun eta izan ziren hitzak eta ekintzak.