Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
1. lerroa:
Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia Miguel Unamunok eman zuen [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateko]] paraninfoan [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]], kolpistekin bat egin zuten irakasle, unibertsitate agintari, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangista]] eta militarrez beterik zela. Une horretan, Unamuno Unibertsitateko errektorea zen, [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|uztaileko estatu kolpean]] altxatuen aldera lerratua. Hitzaldi horretan, erretorika zaindu batez, auzitan jarri zuen [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako]] gobernuaren kontra altxatakoen jarrera eta jokabide suntsitzailea.
 
Unamunok baino lehen, paraninfoan [[José-Millán Astray]] jeneral afrikanistak hartu zuen hitza, gerraren eta, are, heriotzaren aldeko eta intelektualen kontrako diskurtso gogor bat eginez. Unamunoren hitzaldiaren ondorioz, zalaparta handia piztu zen paraninfoan, baita irainak eta mehatxuak ere haren kontra aretotik irtetean. Luze gabe Unamunok Unibertsitateko errektore postua galdu zuen, etxe itxialdia inposatu zitzaion, abenduaren 31n errektore ohia etxean hil zen arte. Unamunoren hitzaldia ez zen hedabideetan zabaldu, eta bakarrik Salamancako Unibertsitateko beste irakasle batek hartu zituen apunteetan salbatu ahal izan ziren hor entzun ziren hitzak eta ekintzak.
 
Unamunok, Errepublikaren kontrako mugimendu militarra kritikatu ez ezik, Espainia bakarra zegoela nabarmendu zuen, bere burua gaztelania irakastera Salamancara joandako euskal herritartzat aurkeztu zuen, eta adierazi Espainia aberri hori espainierak egiten zuela, esplizituki hor katalanak eta euskal herritarrak aipatuz. Are, [[José Rizal]] poeta eta autonomista filipinarra, [[Espainiar nazionalismo|espainiar nazionalisten]] mamu beltza, ekarri zuen gogora bere ideien erakusgarri. Ezaguna egin zen «''venceréis, pero no convenceréis''» bere esaldi ospetsua (''"''garaituko duzue, baina ez duzue konbentzituko").
 
[[Kategoria:Miguel Unamuno]]