Txikipedia:Egiptoko piramideak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Piramideak harrizko egitura handiak dira, hiruki modukoak. Barruan, gela txiki dotore batean, faraoia hobiratzen zuten, sarkofago batean momifikatuta eta altxorrez inguratuta.
 
{{txp|Piramide|Piramiderik}} ezagunenak {{txp|GizaGizako (Egipto)nekropolia|Gizakoak}} dira, iraun duten guztien artean handienak eta hobetoen kontserbatuta daudenak direlako. Giza {{txp|Egipto|Egiptoren}} iparraldean dago, {{txp|Kairo}} hiriburutik gertu.
 
Gizako piramideak hiru dira: Keopsen piramidea, Kefrenen piramidea eta Mizerinoren piramidea (keops, Kefren eta Mizerino faraoi batzuen izenak dira). Gutxi gorabehera, Kristo aurreko 2500. urtean eraiki zituzten, hau da, duela 4.500 urte. Hain zaharrak izan arren, oso ondo kontserbatuta daude: harri sendoak erabili zituzten eraikuntzan, eta piramidearen egiturak oso ondo jasaten du denboraren eragina. Gaur egun ez daukate hasieran zituzten harri leunduz egindako estalkia, beste eraikin batzuetarako kendu zituztelako noizbait.