Gambia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
49. lerroa:
[[1783]]ko [[Versaillesko Ituna (1783)|Versaillesko Itunean]], Britainia Handiak Gambia ibaiaren gainean zituen eskubideak onartu ziren eta baita Frantziak Albredan zituenak ere. Britainiarrek [[1807]]an [[esklabotasun]]a debekatu zutenean, Bathurst gotorlekua eraiki zuten Gambia ibaiaren bokalean esklaboen salerosketa hari amaiera emateko. [[1857]]an, frantsesek Albredaren gaineko eskubideak saldu zizkieten britainiarrei, eta [[1889]]an Gambiako mugak zedarritu zituzten Frantziak eta Britainia Handiak, biak elkar hartuta. Britainiarrek beren babespeko lurraldetzat hartu zuten Gambia osoa [[1894]]an.
 
[[1965]]ean lortu zuen independentzia Gambiak, eta [[1970]]. urtean errepublika bihurtu zen; [[Dawda Jawara|Sir Dawda Kairaba Jawara]] izan zen lehenbiziko lehendakaria. [[1970eko hamarkada]]n, turismoarekin batera, prostituzioa eta droga trafikoa zabaltzen hasi ziren Gambian, eta oposizio musulman antolatua sortu zen orduan. [[1981]]ean, ahalegina egin zuten musulman batzuek Jawara lehendakaria kargutik kentzeko, haren ordez islamiar erregimen iraultzailea ezartzeko eta horrekin ustelkeria ofiziala amaitzeko. [[Senegal]]go gudarosteak esku hartu zuen, eta matxinada zapaldu. Izan ere, Gambiaren eta Senegalen artean konfederazio bat ([[Senegambia]]) eratzeko asmoa zegoen lehenagotik, eta estatu-kolpeak asmo hori gauzatzea eragin zuen.
 
Senegambia [[1982]]ko otsailean sortu zen ofizialki. Konfederazioaren buru [[Abdou Diouf]] jarri zuten, Senegalgoa bera, eta, hari laguntzeko, ministro-kontseilu konfederatu bat eta bi nazioetako kideez osatutako legebiltzarra eratu ziren. Herrialde bakoitzak bere ezaugarriak eta barne-antolaketa gorde zituen; hala ere. [[1985]]. urteaz gero, bi herrialdeen arteko loturak sendotzeko eta elkar babesteko hitzarmenak ez sinatzen eta ez betetzen hasi zen Gambia. Aitzitik, [[1989]]an elkar babesteko hitzarmen bat egin zuen [[Nigeria]]rekin, herrialdearen defentsa ziurtatzeko eta, aldi berean, Senegaletik aldentzeko. Hitzarmen horrek, berez, Senegambiari uko egitea esan nahi zuen. [[1991]]ko maiatzean, Gambiak eta Senegalek beren arteko harremanak oneratzeko lehen urratsak egin zituzten, elkarren laguntzarako hitzarmen bat sinatuz. [[1993]]an, gobernuak nazioa adiskidetzeko neurriak hartu zituen; besteak beste, [[amnistia]] ematea onartu zuen erregimena erorarazten saiatu zirenentzat.
 
[[1994]]ko uztailean, militarrek estatu-kolpea jo zuten, eta [[Yahya Jammeh]] tenientea bilakatu zen estatuburu; Dawda Jawara lehendakaria Senegalera erbesteratu zen. [[1996]]ko abuztuan, konstituzio berria onartu zen. Gobernua bere gain hartu zuen militarren kontseiluko lehendakariak, [[Yahya Jammeh]] tenienteakJammehk, estatuaren politika onbideratzeko lehen urrastzat hartu zuen konstituzio hura. [[1998]]an, buruzagi musulman ugari atxilotu zituzten, eta [[1999]]an oposizioaren buru [[Ousainou Darboe]]k adierazi zuen gobernuak bere alderdiko kideak atxilotu zituela eta demokrazia hura lege gezurtietan oinarritua zela.
 
[[2001]]eko hauteskundeetarako lehendakariak alderdi politikoen debekua kentzea erabaki zuen, baina Jammehk irabazi zituen berriro ere hauteskundeak, nazioarteko behatzaileek onartuta. Hala ere, oposizioak iruzurra salatu zuen. [[2002]]an, Parlamentuak komunikabideei buruzko lege berri bat onartu zuen, 1996ko konstituzioaren guztiz kontrakoa. Lege haren arabera, erakunde berri bat sortuko zen, besteak beste, honako ahalmen hauek zituena: kazetari guztiak erregistratzekoa, beren iturriak azaltzera behartzekoa, baimenik gabeko oharrak argitaratzeagatiko isunak ematekoa eta egunkariak ixtekoa.
 
[[2006]]an, hainbat militar eta zibil atxilotu zituzten estatu-kolpe bat prestatzearen salaketapean; gobernuaren arabera, gudarosteko buru [[Mbure Cham]], Inteligentziako buru [[Abdulaye Kujaby]] eta [[Alieu Jobe]], Altxor Publikoaren zuzendari ohia, izan ziren estatu-kolpe haren bultzatzaile. [[2014]]ko [[abenduaren 30]]ean, Gambiako Gobernuak ukatu egin zuen [[estatu-kolpe]] saiakera egon zela. Izan ere, goizaldean presidentearen jauregiari eraso zioten; hala ere, [[Yahya Jammeh]] presidentea atzerrian zegoen.<ref>{{erreferentzia|izena=Mikel |abizena=Rodriguez |url=https://www.berria.eus/albisteak/106733/gambiako-gobernuak-ukatu-egin-du-estatu-kolpe-ahalegin-bat-gertatu-dela.htm| izenburua=Gambiako Gobernuak ukatu egin du estatu-kolpe saio bat gertatu dela| argitaletxea= ''Berria'', 2014ko abenduak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus| sartze-data=2020-12-6}}</ref> [[2016]]ko hauteskundeetan, oposizioaren hautagaia, [[Adama Barrow]], nagusitu zitzaion Yahya Jammehi, botoen %43,9 eskuratuta.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.berria.eus/paperekoa/1825/018/001/2016-12-03/gambian-aro-berri-bat-hasi-da-oposizioak-bozak-irabazi-ostean.htm| izenburua=Gambian aro berri bat hasi da oposizioak bozak irabazi ostean| argitaletxea= ''Berria'', 2016ko abenduak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus| sartze-data=2020-12-8}}</ref> Ondorioz, 22 urteren ondoren, Jammehek boterea utzi eta herrialdetik alde egin zuen.<ref>{{erreferentzia|izena=Ander |abizena=Perez Zala |url=https://www.berria.eus/paperekoa/1736/019/001/2017-01-21/jammehek-amore-eman-du-eta-gambian-aro-politiko-berri-bat-hasi-da.htm | izenburua=Jammehek amore eman du, eta Gambian aro politiko berri bat hasi da| argitaletxea= ''Berria'', 2017ko urtarrilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus| sartze-data=2020-12-8}}</ref>
 
== Gobernua eta administrazioa ==