1.548
edits
(→biografien sarreretako barne estekak: atal berria) |
|||
Aupa Iñazio Irizar: mesedez, [https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sigmund_Freud&diff=prev&oldid=8294986 ez kendu] biografien sarreretako barne estekak (ikus [[Wikipedia:Estilo gida/Biografiak#Hasierako paragrafoa]]). Segi wikipediagintzan, -[[Lankide:Lainobeltz|Lainobeltz]] ([[Lankide eztabaida:Lainobeltz|eztabaida]]) 13:41, 8 abendua 2020 (CET)
:{{ping|Lainobeltz}} Arratsalde on Lainobeltz: Mila esker emailagatik. Baina goizean aspalditik hasteko nengoen zuzenketa txikiak egiten hasi naizenean, berriro auzo-lotsa sentitu diat. Hogei artikulu garatu dizkiat Lehiaketan zehar, eta orokorrean beti sentitu diat euskarazko hasierako esteka batzuk soberan zeudela eta Infotaulak luzeegiak zirela eta gorrizko informazio larregirekin (Beti ere, nire erreferentzia ziren ingelesezkoekin alderatuz). Goizean, lehen artikulua Noam Chomsky huen, eta nik bere garaian egindako akatsak zuzentzeaz gain, ingelesezko eta euskarazko artikuluen hasierei (urteari eta jaiotza datari esteka jartzea ala ez) erreparatu dizkiet, eta ondoren Infotaularen informazioari eta luzapenari. Soilik hasiera aldatu diat, eta Infotaula ez diat ukitu. Baina errespetu guztiarekin Lainobeltz, Infotaulen konparaketak ez dio euskarazkoari mesederik egiten. Estilo gidak hori badio, aurrera dagoen estilo gida. Ez nauk inor estilo gidaren aurka joateko. Baina gauzak oreka baten barnean ikustea gustatzen zaidak. Goizean zuzendutako artikululuetan, hala badiok, hasierako urteak eta jaiotza datak berriro jarriko dizkiat. Eta barkatu eragozpenak eta lana emateak. Ondo izan -[[Lankide:Iñazio Irizar|Iñazio Irizar]] ([[Lankide eztabaida:Iñazio Irizar|eztabaida]]) 15:24, 8 abendua 2020 (CET)
|
edits