Twice: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
71. lerroa:
Bigarren maxi singlearen argitalpenarekin batera, neskek hilabete hartuko zuen [[Japonia]]ko kontzertu bira hasi zuten urtarrilaren 19an. [[Seto (Aichi)|Seto]], [[Fukuoka]], [[Hiroshima]], [[Osaka]], [[Tokio]] eta [[Saitama]] hirietan izan ziren ''Twice Showcase Live Tour 2018 "Candy Pop"'' itzulia aurkezten eta zaletu asko gerturatu zen emanaldietara<ref>[http://www.twicejapan.com/feature/showcase201801 "Twice Showcase Live Tour 2018"]. ''Warner Music Japan''. 2018.06.29</ref>. Japoniako egonaldia euren izena hedatzeko erabili zuten; hala nola, telebistako programa ugaritan agertu ziren, "Candy Pop" maxi singlearen "Brand New Girl" kantaren musika bideoa argitaratu zuten<ref>Herman, Tamar. [https://www.billboard.com/articles/columns/k-town/8216228/twice-japanese-song-brand-new-girl-video "TWICE Release Music Video for Japanese Song 'Brand New Girl': Watch"]. ''Billboard''. 2018.06.29</ref>, eta zenbait ekitaldi garrantzitsutara joan ziren. Emanaldiz betetako bidaiaren ostean, taldeak bi hilabeteko atsedenaldia hartu zuen hurrengo lana prestatzeko.
[[Fitxategi:Twice on the red carpet of the Golden Disk Awards on January 10, 2018.png|300px|ezkerrera|thumb|Twice Goyang hirian ospatu ziren 2018ko Golden Disk Awards sarietan (urtarrilaren 10a).]]
Etenaldiaren ostean, Twicek bosgarren album laburra kaleratu zuen apirilaren 9an: ''[[What Is Love? (EPa)|What Is Love?]]''<ref>Hong Dam-young. [http://www.koreaherald.com/view.php?ud=20180325000061 "Twice to release album on April 9"]. ''The Korea Herald''. 2018.06.29</ref>. [[Koreera]]zko EPak arrakasta izugarria izan zuen eta izen bereko "[[What Is Love? (abestia)|What Is Love?]]" abestiaren musika bideoak 18 ordu bakarrik behar izan zituen [[YouTube]]n 10 milioi ikustaldi izatera iristeko. Zaleentzako zuzeneko emanaldi bat eskaini zuten lan berria aurkezteko, eta bertan ekin zioten hilabete hartuko zuen promozio ekitaldi birari. Kantak aldeko iruzkinak izan zituen eta argitaratu bezain laster, [[Hego Korea]]ko musika saioetako zerrendetako lehen postuak eskuratu zituen<ref>[http://en.koreaportal.com/articles/44596/20180416/twice-continues-to-reach-success-with-what-is-love-naeyeon-admits-she-was-doubtful-at-first.htm "TWICE Continues To Reach Success With ‘What Is Love?’; Naeyeon Admits She Was Doubtful At First"]. ''Korea Portal''. 2018.08.28</ref>. Gainera, hiru astez jarraian ''[[Show Champion]]'' eta ''[[Inkigayo]]'', eta bi astez jarraian ''[[M Countdown]]'', ''[[Music Bank]]'' eta ''[[Show! Music Core]]'' telebista programetako garaikurrak lortu zituen. Lehenengo hilabetean EPak 335.235 ale saldu zituen eta 250.000 ale baino gehiago saltzeagatik [[Gaon Music Chart|Koreako Musika Edukien Elkarteak]] (KMCA) platino egiaztagiria eman zion taldeari. Twice taldearen EPa elkartearen egiaztagiria jaso zuen bosgarren lana izan zen, neska talde batek lortzen zuen lehena<ref>[http://gaonchart.co.kr/main/section/chart/album.gaon?nationGbn=T&serviceGbn=&targetTime=04&hitYear=2018&termGbn=month "2018년 04월 Album Chart"]. ''Gaon Music Chart''. 2020.12.07</ref>. Musika bideoak, bestalde, zeresan handia eman zuen Hego Korean, zenbait irudi [[LGBT]] komunitatearen aldeko keinutzat hartu baitziren. Dena den, taldekideek edo ordezkariek ez dute egun arte horren inguruko adierazpenik egin<ref>[http://www.asianjunkie.com/2018/04/09/twice-return-with-what-is-love-and-its-wonderful-reference-heavy-music-video/ "TWICE return with “What Is Love?” and its wonderful reference-heavy music video"]. ''Asian Junkie''. 2018.08.28</ref>.
[[Fitxategi:What is Love.png|150px|eskuinera|"What is Love?" kantaren logoa.]]
Lan berriaren promozio lanak egiten ari zirela, polemikak eztanda egin zuen maiatzaren 11n, Momok zuzeneko bideo batean argaltzera behartu zutela aitortu zuenean. Jeongyeon, Jihyo, Nayeon eta Momo taldekideak "Jihyo's Candy Night" zuzeneko bideoa eskaintzen ari ziren [[Naver]]ren, azken honek taldearen hastapenetako gertakizuna kontatu zuenean. Hain zuzen, Twice taldea osatuko zuten neskak aukeratzeko ''[[Sixteen]]'' izeneko saioa antolatu zuen [[JYP Entertainment]] erakundeak 2015. urtean. Momok garai hartan 18 urte baino ez zituen eta JYPE erakundearen ikastuna edo aprendiza zen; dena den, ''Sixteen'' saioan partu hartu nahi izanez gero, erakundeak astebetean 7 kg gerta ala gerta galdu behar zituela esan zion. Momok zuzeneko bideoan dieta gogor bat abian jarri zuela onartu zuen; egunean izotz-koskor bat baino ez zuen jaten eta ahal bezainbestetan jotzen zuen gimnasiora. Zazpi egunen ostean helburua bete ez zuenez, erakundeak beste hiru egun eman zizkion eskatutako pisua lortzeko. Abeslariak bere ongizatea arrisku larrian ikusi zuela onartu zuen; hala ere, 7 kg-ak galdu ostean, JYPEk saioan parte hartzeko aukera eman zion eta azkenean Twice taldea osatzeko txartela lortu zuen. Jihyok ere berari gertatutako antzeko pasadizo bat kontatu zuen, profileko argazki bat ateratzeko erakundeak 45 kg-ko pisua izateko eskatu zionean. Ondoren, Jeongyeonek neskak erakundearen babestuak zirenean pisu mugak izatea oso arrunta zela aitortu zuen, eta Sana pisua galtzeko sauna batean konortea galtzera ere iritsi zela kontatu zuen. Azkenik, Twice osatu aurretik erakundea urrunegi joaten zela salatu zuten taldekideek, batik bat pisu kontuari zegokionez, eta JYPEk egindako eskakizun horiek guztiak gaitzetsi zituzten zuzenean; gaur egun Momok janariarekin harreman osasuntsua zuela adierazi zuen eta ez zuela aparteko dietarik jarraitzen<ref name=Bibliografia3>[http://www.asianjunkie.com/2018/05/14/momo-didnt-eat-for-a-week-to-cut-weight-as-ordered-other-twice-members-share-their-stories/ "Momo didn’t eat for a week to cut weight as ordered, other TWICE members share their stories"]. ''Asian Junkie''. 2018.08.29</ref><ref>[https://www.koreaboo.com/news/twice-momo-went-extreme-lengths-lose-15-pounds-debut/ "TWICE’s Momo Went Through Extreme Lengths To Lose 15 Pounds Before Her Debut"]. ''Koreaboo''. 2018.08.29</ref><ref>[https://www.allkpop.com/article/2018/05/twices-momo-explains-why-and-how-she-lost-7kg-15lbs-before-debuting "TWICE's Momo explains why and how she lost 7kg (15lbs) before debuting"]. ''All K-Pop''. 2018.08.29</ref>.