Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: Indre-et-LoireIndre eta Loira using AWB
20. lerroa:
| gert4 data=[[1789]]
| gert5 data=[[1841]]
| a1=[[Iruñeko Erresuma]]</br />(824-1158)
| a1 bandera= Sign_of_Sancho_VII_of_Navarre.svg
| o1=[[Frantziako Monarkia Konstituzionala]] (1791)
26. lerroa:
| o1 bandera=Flag of French-Navy-Revolution.svg
| o2 bandera=Flag of New Spain.svg
| hiriburua=[[Iruñea]] (824-1522)</br />[[Donapaleu]]<ref>{{fr}} Dr. Pierre L. Thillaud [https://books.google.es/books?id=etZ4kAhk2UgC&printsec=frontcover&dq=inauthor:%22Pierre+L.+Thillaud%22&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwivy4PIvJfpAhUE2-AKHSYRDYUQ6AEISjAF «Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord: à la fin de l'Ancien Régime (1690-1789)»], Librairie Droz, S.A., Genova, 67. orrialdea, 1983</ref> (1522-1789)
| hiriburu mota=Hiriburua
| hizkuntza=[[euskara]], [[nafar-aragoiera]], [[latin]]a eta [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoia]]
38. lerroa:
'''Nafarroako Erresuma''' ({{lang-la|Regnum Navarrae}}, {{lang-es|Reino de Navarra}}, {{lang-fr|Royaume de Navarre}}) [[Euskal Herri]]ko egitura politiko independentea izan zen, [[IX. mendea]]n sortu eta formalki [[XIX. mende]]ra arte iraun zuena. Hasierako garaian [[Iruñeko Erresuma]] izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.
 
“Nafar” hitza, [[VIII. mende]]aren amaieran agertu zen lehenengoz, [[frankoak|frankoen]] agirietan. IX. mendean, Iruñeko Erresuma sortu zen. Hedadurarik handiena [[Antso III.a Gartzeitz|Antso III.a]] errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta [[Ebro]] ibaitik hegoalderantz ere zabaldu baitzen. [[XII. mende]]tik aurrera lurraldeak galduz joan zen.
 
[[1512|1512tik]]tik aurrera, [[Nafarroa Garaia]] [[Gaztelako Erresuma]]ren mende geratu zen, eta [[1620]]an Frantziako Koroak [[Nafarroa Beherea]], [[Bearnoko Bizkonderria|Biarnorekin]] batera, [[Frantziako Erresuma]]<nowiki/>ri lotu zion. Erresuma izena [[1789]]. urtean galdu zuen Nafarroa Behereak, [[Frantziako Iraultza]]rekin batera, eta [[1841|1841ean,]] berriz, Nafarroa Garaiak, [[Lehen Karlistaldia]] amaitu ondoren eta [[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea|Foruak Eraldatzeko Legearen]] bidez.
 
== Historia ==
90. lerroa:
 
=== Berrezartzea (1134-1194) ===
[[1134]]an [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso Borrokalariak]] bere hilburukoan adierazitakoak nahasmena sortu zuen nafarren artean, erresuma [[Tenpluko Ordena]]ren, [[Maltako Ordena]]ren eta [[Jerusalemgo Hilobi Santuaren Zaldun Ordena|Hilobi Santuaren Ordenaren]] esku uztea nahi baitzuen. Baina testamentua ez zen onartua izan. Aragoiko aitoren semeek [[Ramiro II.a|Ramiro Monjea]], errege zendu berriaren anaia, hautatu zuten errege,<ref name="auñamendi1">{{erreferentzia|izena= Ainhoa |abizena= Arozamena Ayala |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gartzia-va-ramirez-quotberrezarlea-quot/ar-61159/ | izenburua= Gartzia V.a Ramirez "Berrezarlea" |sartze-data=2020-1-27 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref> eta Nafarroako handikiek eta elizburuek, eta [[Ladron Enekoitz]] kondeak, Bizkaiko eta Gipuzkoako jaunak, [[Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlea|Gartzea Remiritzen]] alde egin zuten; izan ere, Gartzea Remiritz sasi-jatorriz [[Gartzea III.a Sanoitz Naiarakoa|Gartzea III.aren]] ondorengoa zen. ''Berrezarlea'' ezizena eman zitzaion, Nafarroako Koroa Aragoikotik bereizi zelako.<ref name="jurio"/> [[Aita Santu]]ak ez zuen izendapen hori ontzat hartu eta ukatu egin zion errege titulua Gartzea Remiritzi. [[1196]] arte ez zen egoera hori zuzendu, eta Nafarroan bitarte horretan agindu zuten erregeek ''dux Pampilonensium'' edo ''dux Navarrorum'' (“Iruñeko edo Nafarroako duke”) titulua jaso zuten Erromatik.<ref name="auñamendi1"/><ref name="lurberrezarlea">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c02360/eu_g_1060/g1060.html | izenburua= Gartzea Va Ramirez |sartze-data=2020-1-28 |argitaletxea= Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus}}</ref><ref name="auñamendi1"/>
 
Erresuma oso egoera zailean zegoen, Gaztelak eta Aragoik mendean hartzeko asmoa baitzuten. Gaztelarrek erasoa jo zuten, eta Errioxa osoa hartu zuten kontrolpean, Logroño izan ezik. [[1135]]eko urtarrilean, [[Vadoluengoko Ituna]] sinatu zuten Gartzea Remiritzek eta Ramiro Monjeak. Aragoiko Erresuma gutiziatuz, Gartzeak aitortu zuen Aragoiko erregearenganako basailutza, hura hil ondoan erresuma bere eskuetara igaroko zelakoan.<ref name="lurberrezarlea"/> Baina akordioak oso iraupen laburra izan zuen, eta urte bereko maiatzean nafar erregeak basailu zina egin zion [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]ri; honek [[Zaragozako taifa|Zaragozako Erresuma]] eman zion Gartziari enkomiendan.<ref name="auñamendi1"/> Aliantza hori [[1136]]an hautsi zen, Alfontso VII.a Ramiro Monjearengana gerturatu baitzen; horren ondoren Ramirok Zaragoza berreskuratu zuen<ref name="auñamendi1"/>
108. lerroa:
[[File:Nafarroako_Erresumaren_inbasioa_1199-1200.svg|thumb|250px|1199-1200eko Nafarroako Erresumaren inbasioa]]
 
[[1194]]an, Antso Jakituna hil zelarik, haren ondorengoa, [[Antso Azkarra]], [[Loches]]tik hurbil zebilen ([[Indre-et-Loire eta Loira]]) Rikardo Lehoi Bihotzaren alde borrokatzen. Beraz, Iruñera itzuli behar izan zuen errege izendatua izateko. Nafarroren eta Gaztelaren arteko egoera oso tirabiratsua zen, eta [[1195]]eko neguan nafarrek arrazoirik gabeko erasoak egin zituztela salatu zuten gaztelarrek. [[Zelestino III.a]] aita santua saiatu zen Iberiar penintsulako erresuma kristau guztiak elkartzen musulmanen kontra borrokatzeko. Alabaina, [[1195]]eko udan [[almohade|almohadeak]]ak penintsula hegoaldetik aurrera egin ahala, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]<nowiki/>k aurrea hartu zien bere kabuz nafar eta [[Leongo Erresuma|leondarrei,]] beharbada garaipenaren loria guztia bereganatzeko; aldiz, garaitua izan zen [[Alarcosko gudua]]n. Horrezaz gain, Nafarroak eta Leonek hitzarmenak sinatu zituzten almohadeekin, eta Antso Azkarrak eraso baten aurrean neutral jokatuko zuela agindu zien almohadeei. [[1196]]ko otsailean edo martxoan, Antso Nafarroakoa, Alfontso VII.a Gaztelakoa eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]] batzartu ziren, baina ez zuten akordiorik lortu.<ref name="fortun"/> Berehala azkartu zuen aita santuak erasoaldi diplomatikoa, eta bi [[bulda]] atera zituen oso denbora gutxian. Bietan kristautasunaren etsaiekin bat egin izana aurpegiratzen zion Antso Azkarrari, eta Hispaniako beste errege kristauekin aliantza egitea proposatzen; bigarren buldan errege titulua onartu zion Antsori ([[1134]]tik duke titulua besterik ez zieten aitortzen aita santuek nafar erregei).<ref name="petxa">{{erreferentzia|izena= Iñaki |abizena= Petxarroman |url= https://books.google.es/books?id=VKU35HRsL6MC&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua= Nafarroa: iragana eta geroa |sartze-data=2020-3-4 |argitaletxea= 28-31 orrialdeak, Txalaparta, 2000, books.google.es}}</ref>
 
Aita santuaren diplomaziak, oso neketan, ezarritako bake hauskorra [[1197]]an apurtu zen. Gaztelak Nafarroari egotzi zion su-etena hautsi izana, eta aita santuaren ordezkariak, Gregorio kardinalak, Antso Azkarra [[eskumikatu]] zuen. [[1198]]an, [[Inozentzio III.a]] aita santu izendatu berriak beste ordezkari bat bidali zuen Antso Azkarraren aurkako akusazioak aztertzera; alabaina, luze gabe Alfontso VIII.a Gaztelakoak alde batera utzi zituen erlijiozko aitzakiak, eta Nafarroa erasotzeko aliatuak bilatzen hasi zen.<ref name="fortun"/> 1198ko maiatzean, [[Calatayudeko Ituna]] sinatu zuen [[Petri II.a Aragoikoa]]rekin nafar erresuma zatitzeko eta banatzeko.<ref name="petxa"/> Erasoaldia udaberri hartan bertan jo zuten: gaztelarrek Arabatik sartu eta [[Miranda Arga]] eta [[Inzura]] hartu zituzten; aragoiarrek, [[Zangozako merindadea]]n barneraturik, [[Oibar]] eta [[Burgi]] berenganatu zituzten.<ref name="auñamendiazkarra"/> Kanpaina uztailean amaitu arren, agerian gelditu zen Nafarroako Erresumaren ahulezia. Petri Aragoikoak onartu zuen Antso Azkarrarekin negoziatzea, baina Alfontso Gaztelakoa [[Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200)|mendebaldeko Euskal Herriko lurren inbasioa]] prestatzen hasi zen. Horiek horrela, gerra finantzatzeko baliabideak biltzeaz gain, Antso Azkarrak Donostiako tenentzia sortu zuen, Gipuzkoaren defentsa hobetzeko.<ref name="fortun"/>
124. lerroa:
Tibalt I.a laster itzuli zen Xanpainako lurretara, eta han igaro zuen denbora gehiena, Nafarroako gobernua [[seneskal]]en gain utzirik. Tibaltentzat arrotzak ziren bere mendekoen hizkuntza eta ohiturak, eta horrek ezinegona eragin zuen jauntxoen eta elizgizonen artean; [[Obanosko Infantzoien Biltzarrak]] nabarmendu ziren bereziki lege zaharren defentsan. Hori zela-eta, erregea infantzoien biltzarrak desegiten saiatu zen.<ref>{{erreferentzia|izena= María Raquel |abizena= García Arancón |url= https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=15709 | izenburua= La Junta de Infanzones de Obanos hasta 1281 |sartze-data=2020-3-16 |argitaletxea= Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 45, Nº 173, 1984, págs. 527-560, dialnet.unirioja.es }}</ref> Tentsioa baretzeko, Foru Zaharra deiturikoa idatzarazi zuen [[1238]]an, erresumako oinarri konstituzionalak finkatu zituena,<ref name="auñamenditibalti"/> eta [[Antso Fernandez Monteagudokoa]] nafarra izendatu zuen seneskal [[1244]]an. Tibaltek harreman onak izan zituen hiribilduekin, hango frankoekin batez ere, Tuterako biztanleekin arazo batzuk izan zituen arren, eta auzi luze bat izan zuen [[Petri Ximenez Gatzolatzekoa]] Iruñeko apezpikuarekin (1242-1253), elizak beretzat nahi baitzuen Iruñeko hiriaren gobernua.<ref name="lurtibalti">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c05596/eu_t_0667/t0667.html | izenburua= Teodebaldo Ia |sartze-data=2020-3-16 |argitaletxea= Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus}}</ref> [[Nafarroa Beherea|Bortuz bestaldeko merindadean]] indartu zen Nafarroaren indarra, [[Zuberoako bizkonderria|Zuberoako bizkondeak]] eta Lapurdiko jaun batzuek basailu zina egin baitzioten. Beste alor batzuei dagokienez, gobernua eta zerga sistema berrantolatu zituen, erresuma [[Zerrenda:Nafarroako merindadeak|merindadetan]] banatu zuen,<ref name="auñamenditibalti"/> eta [[Leireko monasterioa]]n [[zister|zistertar erreforma]] ezartzen saiatu zen.<ref>{{erreferentzia|izena= Tomás |abizena=Moral |url= https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1301095 | izenburua= El monasterio de Leyre en el último período de vida cisterciense (1800-1836) |sartze-data=2020-3-16 |argitaletxea= Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, Año nº 31, Nº 118-119, 1970, págs. 77-100, dialnet.unirioja.es}}</ref>
 
Tibalt I.a [[1253]]ko uztailaren 8an hil zen. Semea, [[Tibalt II.a Nafarroakoa|Tibalt II.a]], artean 14 urte besterik ez zuena, izan zuen ondorengo; adinez nagusi izan arte, ama, [[Margarita Borboikoa]], izan zen erregeordea. Aitaren antzera, Tibalt II.a Xanpainako lurretan bizi izan zen, bost alditan bakarrik joan zen Nafarroara, eta Xanpainako bi seneskalen esku utzi zuen gobernua: [[Geofroi de Bourlemont]], 1255-1257 bitartean, eta [[Clement de Launay]], 1258-1269 bitartean.<ref name="auñamenditibaltii">{{erreferentzia|izena= Alberto |abizena= Martínez Artola |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/tibalt-iia/ar-139587/ | izenburua= Tibalt II |sartze-data=2020-3-17 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref> Saiatu zen erregearen eskumena handiagotzen, baina aurka jarri zitzaizkion Infantzoien Biltzarreko kapareak. Nafarroako hirietako burgesek begi onez ikusi zituzten administrazioan bideratu zituen aldaketak, eta [[1255]]ean hitzarmen bat sinatu zuen Iruñeko apezpikuarekin, Iruñeko gobernuari buruz, baina aita santuak ez zuen onartu hiriaren gobernua erregearen esku uztea. Kanpo arazoetan, Frantziako Koroari estu loturik ibili zen beti, eta harreman onak izan zituen aldameneko erresumekin (Gaztela, Aragoi, Ingalaterra); ez zen arduratu Nafarroako Erresumak mendebaldean galduta zituen lurraldeez. [[1266]]an, arazo batzuk izan zituen Ingalaterrako Koroarekin, [[Bigorrako Konderria]] Nafarroako Erresumaren eraginpean geratu ondoren.<ref name="auñamenditibaltii"/><ref name="lurtibaltii">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c05596/eu_t_0668/t0668.html | izenburua= Teodebaldo IIa |sartze-data=2020-3-16 |argitaletxea= Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus}}</ref><ref name="auñamenditibaltii"/>
 
Tibalt II.a [[Sizilia]]n hil zen 1270eko abenduaren 4an, [[izurri buboniko|izurriak]] joa, [[Zortzigarren Gurutzada]]tik itzultzean. Seme-alabarik ez zuenez, anaia [[Henrike I.a Nafarroakoa|Henrike I.a]] izan zuen ondorengo. Hark ere egonaldi luzeak egin zituen Frantziako jabegoetan, Nafarroan [[Petri Antso Monteagudokoa]] ordezkari utzirik. Erresuma bakean egon zedin ahalegindu zen, eta [[Filipe Gaztelakoa|Filipe]] Gaztelako printzeak [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso X.aren]] aurka egin nahi izan zuen saioan ez zion lagundu.<ref name="lurtibaltii"/> Garaiko kronikagileen arabera, haren erruz hautsi zen Iruñeko [[Nabarreria]] eta [[San Zernin]] auzoen arteko batasun hitzarmena. [[1274]]ko uztailaren 22an hil zen, 25 urte besterik ez zuela.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=8822 | izenburua= Enrique I |sartze-data=2020-3-19 |argitaletxea= enciclopedianavarra.com}}</ref>
183. lerroa:
Erdi Aroan erabiltzen ziren hizkuntzei dagokionez, euskara izan zen hedatuena. Biztanle gehienek euskaraz hitz egiten zuten, Iruñeko Elizbarrutian batez ere; nekazarien artean, hiriburukoak barne, ez zen besterik hitz egiten. Elebitasuna edo ele aniztasuna handikien, burgesen eta elizgizonen gauza izan zen, nahiz eta herritarrekin ama hizkuntza erabili, [[Rodrigo Semenez Arradakoa]] artzapezpikuak edota [[Luis II.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoa, Leringo kondeak]] berak euskaraz hitz egiten baitzuten.<ref name="jurio"/>
 
Baina euskara idazkerarik gabeko hizkuntza zenez, agiri ofizialetan hizkuntza “landuak” ([[latin]]a, [[arabiera]], [[hebreera]]) erabili ziren, Pirinioez bestaldeko hiritarrak zituzten hirietan [[okzitaniera]], eta [[Leire]], [[Aragoi (ibaia)|Aragoi ibai]] eta [[Erribera]]<nowiki/>n, berriz, [[nafar-aragoiera]] zen hizkuntza nagusia. Erdi Aroaren bukaeratik, [[gaztelera]]k hartu zuen horien guztien lekua.<ref name="jurio"/> XV. mendetik, buhame edo ijitoak aipatzen dira Nafarroan, Euskal Herriko beste hainbat bazterretan bezala. [[Erromani|Buhameek]] euskarazko hizkuntza eskuratu zuten, baina beren hizkuntzarekin nahastuz eta [[Erromintxel|erromintxelaerromintxel]]a sortuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Erromintxela, euskal ijitoen hizkera|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/1913/erromintxela-euskal-ijitoen-hizkera|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-10-24}}</ref>
 
== Erreferentziak ==