«Indalecio Ojanguren»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Bizitza ==
Indalecio Ojanguren 1887ko azaroaren 15ean [[Eibar|Eibarr]]en, [[Gipuzkoa]], [[Euskal Herria]] jaio zen. Indalecio izena bere aitapontekoa izan zen [[Indalecio Sarasketa|Indalecio Sarasketa ''Aizpiri Txiki'']] pilotari ezagunaren omenez jaso zuen.<ref name=depor>[http://www.deporeibar.com/aldizkaria/images/indaleki_ojanguren Indalecioren biografia, 2004]</ref>
 
16 urterekin [[G.A.C.]] enpresan lanean hasten da, garai haietan pistolak eta arma motzak lantzen zituelarik. Han, errebolberren tiragailuen muntaketan espezializatu zen.
[[Fitxategi:Txirrita_eta_Saiburu.jpg|thumb|400px|''Txirrita'' eta ''Saiburu'' bertsolarien argazki mitikoa. Indalecio Ojangurenen argazki ezagunenetarikoa.]]
 
Bere mendizaletasunak [[Eibarko Klub Deportiboa]]n parte hartzera eraman zuen. Kluba sortu zuten bazkideetariko bat izan zen, eta bere eginkizunen artean mendiko batzordearen ardura eta presidentetza ere izan zituen. [[1967]]. urtean [[Eibarko Klub Deportiboa]]ren Ohorezko Presidente izendatu zuten.<ref name="Aunamendi">Enciclopedia general ilustrada del País Vasco, ISBN 84-7025-147-3</ref>
 
Hedabide anitzetarako argazkilari independentetzat ''(freelance)'' lan egin zuen, eta Ojangurenen lanak Argentinaraino ere iritsi ziren. Lanetako zenbaitzuk postal gisa argitaratu zituen. Gerra Zibilaren argazkiak hartu zituen, eta argazki horietako asko [[Zarautz]]en [[1995]]. urtean egin zen erakusketan erakutsi ziren.
1.691

edits