«Ager Vasconum»: berrikuspenen arteko aldeak

2.205 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
[[Iruña-Veleia]], [[Gasteiz|Gasteiztik]] 10 kilometro mendebaldera dagoen hiri erromatarra lurzoru honetan kokatuta dago.
 
== Interpretazio geografikoa ==
[[Baskoi]]en lurraldeari buruz ''Ager'' eta ''Saltus'' terminoak agertu zirenez, bi eremu horiek bereizi dira garai horretako euskal lurraldea zatitzeko. [[Euskara]]k bizirik iraun izana erromatartze ahularekin lotu izan da, eta euskara bereziki bizirik egon denez ''Saltus''arekin bat egiten zuen lurraldean, erromatartzerik gabeko eremutzat hartu da<ref name=":0" /><ref name=":3" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Caro Baroja, Julio.|izenburua=Los vascos.|argitaletxea=Istmo|data=[1972]|url=https://www.worldcat.org/oclc/3123488|edizioa=[3. ed., 2. reimp.]|isbn=84-7090-010-2|pmc=3123488|sartze-data=2020-12-06}}</ref>.
 
Interpretazio horren arabera, erromatarren administrazioan bi alor oso desberdinak izan ziren ''Saltus'' eta ''Ager'' delakoak. ''Saltus''a mendikoa, basokoa, bazter xamarrean geratzen da. ''Ager''rean, berriz, azaltzen da bere aniztasunean erromatarren administrazioa.
 
Geografikoki, ''Saltus''a, funtsean [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia]] zirela esan daiteke, eta baita, Mediterraneoko isurialdean, [[Jaka]]tik [[Iruñea|Iruñerainoko]] marra eginez, iparraldera geratzen diren lurrak. Uste da lurralde menditsu honetan bizi zirenak erromatarren gizarteari muzin eginez zeudela, eta erromatarren aldetik ere, ez zuela interes berezirik esparruak<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=d0102001|argitaletxea=Euskal Herria eta Erroma|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2011-07-13|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c0102/eu_d0102001/0102001.html|aldizkaria=www.euskara.euskadi.eus|sartze-data=2019-06-05}}</ref>. Martín Duqueren arabera, bisio honek balio izan du pentsatzeko euskalduna modu independentean, basoan eta erromatartu gabe bizi zena zela eta, kontrastean, [[Nafarroako Erribera|Ebro ibarrean]] kanpoko eraginaren menpe bizi izan direnak bizi zirela, XX. mendean egindako interpretazio politikoak indartuz<ref name=":4">{{erreferentzia|abizena=Martín Duque|izena=A. J.|urtea=1999|izenburua=Imagen histórica medieval de Navarra. Un bosquejo|url=http://www.culturanavarra.es/uploads/files/PV217-pagina0401.pdf|argitaletxea=Príncipe de Viana|zenbakia=60|orrialdeak=401-458}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==