Kontxi Belandia: berrikuspenen arteko aldeak

Galdakaoko euskaltzalea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josi (eztabaida | ekarpenak)
Kontxi Belandia euskalzale handiari dedikatutako orrialdea
(Ez dago alderik)

18:45, 5 abendua 2020ko berrikusketa

Kontxi Belandia Lekue Galdakaon jaio zen 1929an eta 2020ko Apirilaren 27an hil zen.

Famili xume bateko hirugarren alaba zen Galdakaoko Bekelarre auzoan bizi zirenean, aita hil egin zen eta ama alargun gelditu zen laugarren umea jaoitzeke zegoela.[1]

Errepublika garaian joan zen Galdakaoko plazan dauden Gandasegiko eskoletara eta Pia Arsuaga maistra euki zuen irakasle. 1937ko udaberrian Gerra Zibilaren ondorioz, gero eta ugariagoan ziren bonbardaketekin beldurtuta, ihes egin behar izan zuen familia osoarekin, Bilbora lehendabizi, Santanderrera ondoren eta erbesteratu egin behar izan zuten azkenean Frantzia aldera.

Bere amona bidaian hil zen eta amarekin batera erbesteratuak atenditzeko zeuden errefugiatuen esparru batean.

Espainian Gerra zibila bukatuta eta Europan bigarren gerra mundiala hasi zenean Galdakaora buletatu ziren, euren etxea okupatuta aurkituz. [2]

Beharrizan asko pasatu ondoren, bizimodua aurrera atera zuen, zenbait lan eginda: saltzaile ibiltaria, neskamea, umezaina eta gasolindegiko banatzailea ere. Bikandi familiako Bizente ezagutu eta ezkondu zen arte: Gurutzeko plazako Herriko Tabernan lan egiten ibili zen urte askoan.

Euskalzaletasuna

Kontxi Belandiak euskara maitatu eta hitz egin ohi du txikitatik; baita garai gogorretan, euskara debekatuta zegoenean ere.

Bere lehen hitza beti euskaraz egiten izan du, ahobizi on bat bezala eta aurrean zegoenari belarriprest izatera animatzeaz gain, euskara ikastera eta euskaraz egitera bultzatu.

Guztion amama

Bere azken urteetan, alargundu ondoren batipat, bizitza sozialean agerpen publiko askotan egon ohi zen, berak esaten zuen bezala "guztion amama" sentituz: jendea agurtuz eta maitekiron hitz eginez.

Gustokoak zituen zaletasunetara dedikatzeko denbora izanda, ekintza askotan agertu ohi da euskarari eta herrigintzari loturiko ekintzetan: Bertsolarien ekitaldi ugaritan eta Bertsolarien txapelketa askotan, kantatzen zuten gehienak ezagutuz eta agurtuz.

Baita herriko festa ezberdinetan dantzari eta abesteari lotura: Aiko taldearen ekintzetan, bere semea Sabin Bikandi txistulariarekin, edoherri ezberdinetako kantu saioetan, adibidez bere herriko Galdakao Kantari ekimenean.

Bere azken indarrak agortu arte kaleetan pasatu nahi izan zituen momentu alaiak konpartituz, 2020ko udaberrian ahuldu eta gaixotu arte. 2020ko Apirilaren 27an joan zen.

Omenaldia

Abenduaren 3an Euskararen nazio arteko egunean, Euskaraldiaren barruan Galdakaoko Udalak omenaldi bat eskeina nahi izan zion, herriko eragile eta pertsona askoren atxekipena eta esker onak agertuz.[3]

  1. Sierra, Josi. (2012-05-24). «Galdakao Gogora: Eskolan pasatutakoak» Galdakao Gogora (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  2. «Belandia Lekue, Kontxi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  3. Omenaldia Torrezabal Kultur Etxean Galdakaon Euskararen Nazioarteko Eguna - Abenduak 3an. Galdakaoko Udala.