Jose Estornes Lasa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
[[Zaragoza]]n eta [[Caracas]]en egin zituen ikasketak.
Gerra Zibilak Bartzelonan harrapatu zuen, 1936ko Berlingo Olinpiadara zihoazen gipuzkoar talde bateko kide zenean. Bartzelonatik irtetea lortu eta Hendaiara joan zen abuztuaren 3an, errepublikanoen alderdian borrokatzeko.
Geroztik Gudarien komandantea izan zen Loiola eta Simon Bolivarren batalloietan. Santoñan, faxista italiarren eta EAJko kideen artean hitzartutako errenditzearen ondoren, preso hartu zuten, hiltzera kondenatua eta trukatua. 1938ko urtarrilaren 21ean Kataluniara joan zen eta XII. Ebroko Armadaren XIII.gudarien komandante izan zen.
 
Gerra amaitu ondoren, 1940an, Frantziatik Venezuelara abiatu zen, eta hor bizi izan zen 1963ra arte. Bertan, 1945eko uztailaren 29an, Carmen Luz Miangolarra Gorostiagarekin ezkondu zen, euskal erbesteratuen familia batekoa.