Japoniar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
156. lerroa:
 
[[Shimonosekiko Ituna|Shimonosekiko Itunak]] Ryojun hiria Japoniari eman zion. Baina itun horren zati hori Mendebaldeko potentzien presiopean egin zen, eta haiei esker, [[Errusiako Inperioa|Errusiar Erresumak]] hiri hartako portua jaso zuen, hala, Errusiarren lurralde hartako interesak babestuz. Errusiarren interesak ordea Japoniarrenen aurkakoak ziren. Hala, gerra 1904ko otsailaren 8an hasi zen japoniarren ezusteko eraso batekin, zeinaren helburua Errusiar Ekialdeko flota garaitzea zen, zeina [[Porth Artur|Porth Arturren]] zegoen lehorreratuta. Gudu horri [[Port Arthurreko gudua]] deritzo. Errusiarrek atzera egitea erabaki zuten, baina [[Togo Heihachiro]] [[Almirante|almiranteak]] gidatutako itsas-armadak ez zien utzi eta errusiar flota erabat garaitua izan zen [[Itsaso Horiko gudua|Itsaso Horiko guduan]]. Errusiarrek erantzun moduan Baltikoko Errusiar flota bidaltzea erabaki zuten, baina ingelesek kontrolatutako [[Suezko kanala|Suezko kanaletik]] igarotzea ukatu zitzaion. Hala, flota berandu iritsi zen (gerra hasi eta urtebetera), eta suntsitua izan zen [[Tsushimako gudua|Tsushimako guduan]]. Lurreko guduetan ere errusiarrak makal ibili zirenez, japoniarrek nagusitasuna erakutsi zuten negoziaketei begira. Horrela, negoziaketetan presio handiagoa egin zuten japoniarrek eta gerrari amaiera eman zion [[Portsmoutheko Ituna|Portsmoutheko Itunean]] ([[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] negoziatua, [[Theodore Roosevelt]] presidenteak gainbegiratuta) islatu zen hori. Itun horretan adostu zen Errusiak [[Sakhalin|Sakhalin uhartea]] Japoniarrei emango ziela ([[Karafuto Prefektura]] eratu zen horrela) eta Mantxurian zenbait meatzaritza eskubide galduko zituela. Errusia garaitu izanak Japoniari Korea [[Anexio|anexionatzeko]] bidea ireki zion eta 1910ean anexionatua izan zen.
 
=== Korearen anexioa ===
[[XIX. mendea|XIX. mende amaieran]] eta [[XX. mendea|XX. mende hasieran]] Mendebaldeko potentzia ugari lehian aritu ziren, zeinek edukiko eragin, merkataritza-ahalmen eta lurralde gehien [[Ekialdeko Asia|Ekialdeko Asian]]. Japoniaren helburua potentzia horiekin lehiatzea zen. Japonia modernizatu berriak, garai hartan Txinako Qing dinastiaren eraginpeko Korea bereganatu zuen. Hasiera batean, japoniar gobernuak Korea Txinatik banatzea zuen helburu eta hala, Japoniaren eraginpeko herrialde-satelite bihurtzea, japoniarren interesak eta segurtasuna babestuko zituena.
 
1876ko urtarrilean, Meiji Berrezarkuntza jarraituz, Japoniak presio diplomatikoa baliatu zuen [[Joseon Dinastia|Joseon Dinastiak]] [[1876ko Japonia–Korea Ituna]] sina zezan lortzeko, hala, Japoniari herrialdez kanpoko eskubideak bermatu zitzaizkion Korean eta penintsula hartako hiru portu ireki ziren Japoniarekin merkataritza egiteko. Itun honetan Japoniak Korean eskuratutako eskubideak Mendebaldeko potentziek Japonian zituztenen antzekoak ziren. Japoniarren eragina Korean 1890eko hamarkadatik aurrera areagotzen hasi zen, periodo politikoki mugitua hasi baitzen hamarkada hartan.
 
[[Koreako japoniar okupazioa|Korearen japoniar okupazioa]] 1905ean hasi zen, urte hartako [[1905eko Japonia–Korea Ituna|Japonia–Korea Itunak]] Korea Japoniaren protektoratu bihurtu zuenean. Korear Erresumaren aldarrikapena egin ondoren, Korea ofizialki anexionatua izan zen Japoniara [[1910eko Koreako anexio-ituna|1910eko anexio-itunaren]] bidez.
 
Korean periodo honi "Japoniar Bortxazko Okupazioaren Aldia" ([[Hangul]]: 일제 강점기; ''Ilje gangjeomgi'', [[Hanja]]: 日帝强占期) izenarekin ezagutzen da. Badira beste izen batzuk: "Japoniar Inperioaren Periodoa" (Hangul: 일제시대, ''Ilje sidae'', Hanja: 日帝時代), "Japoniar administrazioa" (Hangul: 왜정, ''Wae jeong'', Hanja: 倭政). Japonian aldiz, ohiko izena "Japoniar agindupeko Korea" (日本統治時代の朝鮮, ''Nippon Tōchi-jidai no Chōsen'') da. Ofizialki, Korea 35 urtez izan zen Japoniar Erresumaren zati, 1910eko abuztuaren 29tik 1945eko irailaren 2ra arte, egun hartan Japonia errenditu egin baitzen [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerrako]] [[Bigarren Mundu Gerrako Aliatuak|Indar Aliatuen]] aurrean. 1905 eta 1910eko itunak "baliogabe" izendatu ziren Japonia eta [[Hego Korea|Hego Korearen]] aldetik 1965ean.
 
== Erreferentziak ==