Ideologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: Manual revert
24. lerroa:
 
==Literatur kritika==
Euskal literatur lanak ideologia jakinen islada izan dira luzaroan. Adibidez, erlijioaren ikuspegi tradizionalak Txomin Agirreren eleberri klasikoak zurkaiztu ditu<ref>Garcia Trujillo, S. (1993). ''La novela costumbrista de Domingo de Aguirre'', beste idazlan askoren artean. Bilbo. Desclée de Brouwer</ref>. Gaur egun ere, azken urteotako euskal gatazka islatzeko egin diren literatur proposamenen artean ere nabaria da planteamendu ideologikoen pluraltasuna: ugaritasun eta pluraltasun horren emaitza badira hainbat idazlan: Bernardo Atxagaren ''Gizona bere bakardadean'' (1993) eta ''Zeru horiek'' (1995), Joseba Sarrionaindiaren ''Lagun izoztua'' (2001), Jokin Muñozen ''Bizia lo'' (2003), Iban Zalduaren ''Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak'' (2019) eta haren lan kritikoak<ref>Oharrak & Hondarrak
Iban Zalduaren kontuak https://ibanzaldua.wordpress.com/2017/03/29/la-literatura-sirve-para-algo-una-critica-de-patria-de-fernando-aramburu/</ref>... eta erdaraz, aldiz, Fernando Aranbururen ''Patria'' (2016) eta gisakoak, bakar batzuk aipatzearren, kontakizun adostezinen polemikaren harira: izan ere, zer gertatu dela esan behar zaie etorkizuneko euskaldunei?<br>