Ideologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa:
 
==Literatur kritika==
Euskal literatur lanak ideologia jakinen islada izan dira luzaroan. Adibidez, erlijioaren ikuspegi tradizionalak Txomin Agirreren eleberri klasikoak zurkaiztu ditu<ref>Garcia Trujillo, S. (1993). ''La novela costumbrista de Domingo de Aguirre''. Bilbo. Desclée de Brouwer</ref>. Gaur egun ere, azken urteotako euskal gatazka islatzeko egin diren literatur proposamenen artean ere nabaria da planteamendu ideologikoen pluraltasuna: ugaritasun eta pluraltasun horren emaitza badira hainbat idazlan: Bernardo Atxagaren ''Gizona bere bakardadean'' (1993) eta ''Zeru horiek'' (1995), Joseba Sarrionaindiaren ''Lagun izoztua'' (2001), Jokin Muñozen ''Bizia lo'' (2003), Iban Zalduaren ''Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak'' (2019) eta haren lan kritikoak... eta erdaraz, aldiz, Fernando Aranbururen ''Patria'' (2016) eta gisakoak, bakar batzuk aipatzearren, kontakizun adostezinen polemikaren harira: izan ere, zer gertatu dela esan behar zaie etorkizuneko euskaldunei?<br>
Horren ondorioz, literatur kritika ere arduratzen da testuetako ideologiaz. Philippe Hamon <ref>Hamon, Ph. (1984). Texte et idéologie. Paris. PUF.</ref> semiologo frantsesak prozedura bat paratu du literatur lanetako ideologia jasotzeko testutik bertatik. Berbaldian ageri diren zantzuetan erreparatzen du testuko ideologia jasotzeko. Batez ere Frantziako elaberri errealista aztertzeko baliatu badu ere berak, saioak egin dira baita bidaia-kontakizunetan aztertzeko ikuspegi ideologikoaren aldetik Euskal Herrian ere <ref>[https://www.academia.edu/39408791/Jean_Etxepareren_Beribilez_1931_bidaia_eta_ideologia Ortiz de Pinedo, Aitor. 2018. ''Jean Etxepareren ''Beribilez'' (1931): bidaia eta ideologia'' (tesia)]</ref>. Hamonek lau kokagune zehazten ditu berbalditik ideologia erauzteko: hitz seinalatuen ingurukoak (testuan konnotazio berezia hartzen dutenen artean aukeratuak), lanaren ingurukoak (laneko inguruabarrak nola ematen diren), etikaren ingurukoak eta estetikaren ingurukoak. Lau elementu horiek islatuta agertzen dira kontakizuneko pasarteetan, eta literatur lanaren ideologia borobiltzen laguntzen dute, dudarik gabe.