Ideologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
 
Gizarte Hezkuntzaren ikuspegitik, gizartea hobetzearen alde lan egingo dugun heinean, programa eta proiektu desberdinak burutzen, erakunde, elkarte edo enpresa baterako egingo dugularik, beti argi izan behar dugu zein den entitate honen ideologia, izan ere, ezarriko zaizkigun helburuak horrekin lotura zuzena izango dute. 
 
==Literatur kritika==
Literatur kritika ere arduratzen da testuetako ideologiaz. Philippe Hamon <ref>Hamon, Ph. (1984). Texte et idéologie. Paris. PUF.</ref> semiologo frantsesak prozedura bat paratu du literatur lanetako ideologia jasotzeko testutik bertatik. Berbaldian ageri diren zantzuetan erreparatzen du testuko ideologia jasotzeko. Batez ere Frantziako elaberri errealista aztertzeko baliatu badu ere berak, saioak egin dira baita bidaia-kontakizunetan aztertzeko ikuspegi ideologikoaren aldetik Euskal Herrian ere <ref>[https://www.academia.edu/39408791/Jean_Etxepareren_Beribilez_1931_bidaia_eta_ideologia Ortiz de Pinedo, Aitor. 2018. ''Jean Etxepareren ''Beribilez'' (1931): bidaia eta ideologia'' (tesia)]</ref>. Hamonek lau kokagune zehazten ditu berbalditik ideologia erauzteko: hitz seinalatuen ingurukoak (testuan konnotazio berezia hartzen dutenen artean aukeratuak), lanaren ingurukoak (laneko inguruabarrak nola ematen diren), etikaren ingurukoak eta estetikaren ingurukoak. Lau elementu horiek islatuta agertzen dira kontakizuneko pasarteetan, eta literatur lanaren ideologia borobiltzen laguntzen dute, dudarik gabe.
 
==Bibliografia==