Alegia (literatura): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:10-3-La-tortue-et-les-deux-canards.jpg|thumb|300px|''[[Dortoka eta bi ahateak]]'' alegiako irudia. Alegietako pertsonaiak animaliak dira maiz.]]
SOY NICOLAE VADUVA
'''Alegia''' helburu didaktikoa duen literatura idatziaren azpigeneroa da. Protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira. Prosan idatziak egon daitezke, baita bertso sorta baten itxura hartu ere. Gehienetan ikaskizun batekin amaitzen dira. Ikaskizuna bertsotan egon ohi da buruz ikas dadin. Ikaskizun hori [[atsotitz]]a izan daiteke edo atsotitz itxura izan dezake.
 
== Ezaugarriak ==
 
Komeni da argi eta garbi bereiztea alegia eta antzeko helburua --jokaera etiko jakin bat sustatzea-- duten beste testu-tipo batzuk: ipuina, parabola, sermoia. Alegiak, ipuinak bezala, ahozko literaturan daude erroturik. Bertsotan zein [[prosa]]n idatzita egon daitezke. Haur eta gazte literaturatzat hartu izan da maiz, prosa didaktikoa edo bertso didaktikoak. Prosa eta bertsoak nahastea ere gertatu izan da.
 
Alegietan protagonista nagusiak bi animalia izan ohi dira. Biek ala biek kontrako ezaugarriak izan ohi dituzte. Normalean ez dira bi pertsonaiak maila beretik abiatzen, batak prestigioa du eta besteak fama txarra baina haien jokabidearen ondorioz ipuinaren amaieran prestigio aldaketak gertatuko dira. Alegiaren helburu nagusietako bat zenbait jokabideren ondorioak, ondorio txarrak normalean, erakustea da. Helburu didaktiko nagusia, beraz. Amaieran, modu labur eta eraginkor batez laburbildu ohi da irakatsi nahi zena. Amaiera horri alegiaren erakutsia edo ikaskizuna deitu izan zaio.