Edateko ur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Manual revert Lehengoratua
1. lerroa:
[[Fitxategi:drinking water.jpg|250px|thumb|Edateko ura.]]
'''Edateko ura''' [[elikagai]]ak edateko edo prestatzeko mugarik gabe kontsumitu daitekeen [[ur]]ari esaten zaio.
 
[[Europar Batasun]]ean, 98/83/EU araudiak balio maximoak eta minimoak ezartzen ditu [[mineral]]en eta [[ioi]]en edukirako, hala nola [[kloruro]]ak, [[nitrato]]ak, [[nitrito]]ak, [[amonio]]a, [[kaltzio]]a, [[magnesio]]a, [[fosfato]]a, [[artseniko]]a<ref>{{erreferentzia|egilea= Winkel, L.; Berg, M.; Amini, M.; Hug, S.J.; Johnson, C.A.|izenburua= Predicting groundwater arsenic contamination in Southeast Asia from surface parameters|aldizkaria= Nature Geoscience|alea= 1|orrialdea= 536–542 |urtea=2008| doi=10.1038/ngeo254}}</ref> eta germen patogenoak. Edateko uraren [[pH]]-ak 6,5 eta 9,5 artean egon behar du. Iturriko urak botilaratutako [[ur mineral]]ek baino bost kontrol gehiago igarotzen ditu.
 
Nekazaritza-erabilera intentsiboa duten eremuetan gero eta zailagoa da [[putzu]]ak aurkitzea, batez ere arauen eskakizunekin bat datorren ura dutenak. Bereziki nitratoen eta nitritoen balioek, [[konposatu fitosanitario]]en kontzentrazioez gain, askotan baimendutakoaren atalasea gainditzen dute. Arrazoia [[ongarri]] mineralen erabilera masiboa edo [[Minda|minden]] filtrazioa izan ohi da. Horrela gehitutako [[nitrogeno]]a, landareek asimilatzen ez dutena, lurzoruko mikroorganismoek nitrato bihurtzen dute, eta, ondoren, euri-urak [[maila freatiko]]ra eramaten du. Beste ingurumen-kutsatzaile batzuk ere arriskuan jartzen dute edateko uraren hornidura, hala nola [[petrolio]]aren eratorriak isurtzea, meategietako lixibiatuak, etab. Hauek dira ura ez edateko arrazoiak:
* [[bakterio]]ak, [[birus]]ak;
* [[Mineral]]ak (partikuletan edo disolbatuak), produktu toxikoak;
* Gordailu edo partikula [[Esekidura (kimika)|esekiak]].
* [[Sintesi organiko|Substantzia organikoak]].
* [[Erradioaktibitate]]a.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Ura]]
[[Kategoria:Uraren tratamendua]]