«Euskal Herriko arrantzaren historia»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Autoritate kontrola jartzea)
Arrantzaren gorakada, batez ere, beharrak eragin zuen. Izan ere, XVII. mendeko lapurtarrek onartu zuten bizitzeko itsasoko bidea baino ez zutela, herritarrak elikatzeko adina sortzen ez zuen nekazaritza urri eta industriarik gabeko herri txiroa baitzen. Hala, bada, balea eta bakailaoa harrapatzeko ontzidi handi bat sortu zen Luis XIV.a erregearen garaian, Frantzia osoan zeuden 300-400 tona bitarteko ontzi guztietatik herenak jabe lapurtarra zuelarik.
 
Beharrak bultzatu zituen, baita ere, asmakizun berri bat egitera (Sopit metodoa deitua), baleen koipea ontzietan bertan eta lehorreratu gabe urtzeko asmakizuna, alegia. Eta beharrak bultzatu, noski, [[Danimarka]]ko erregeak [[Spitsbergen]] uhartean lehorreratzea galarazi zielako. Nolanahi ere, balearen eta bakailaoaren arrantzaren gorakada eten eta berehala etorri zen beherakada, XVII. mendearen amaieratik aurrera. Arrazoiak, besteak beste, Frantziako koroak ezarritako marinelen derrigorrezko itsasoratzea eta, batez ere, [[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] aurrera, [[Ingalaterra]] igotzen ari zen bitartean, [[Frantzia]] beherakako prozesuan izatea nazioarteko harremanetan.
 
Balearen arrantzarako eta bakailaoaren arrantzarako tokien bila XVI. eta XVII. mendeetan [[Ozeano Atlantikoa|Ozeano Atlantiko]] osoa zeharkatzea balentria handia bazen ere, ezin genezake ahaztu, gure itsasertzean ugari ziren beste arrain mota batzuen arrantzan zebiltzan ontzi txikiak. Izan ere, [[itsasbazterreko arrantza]] zen gure itsas portu garrantzitsuenetako jarduera nagusia. Erdi Aroan bezala, arrainik preziatuena [[Bisigu arrunt|bisigua]] zen oraindik ere eta, ondoren, [[hegalabur]]ra eta [[legatz]]a. Beste arrain motek, ordea, irabazi txikia ematen zieten arrantzaleei, nahiz eta [[itsas aingira]], XIX. mendera bitarte garrantzitsua izan zela dirudien. Aitzitik, [[Txibia arrunt|txibiak]] (legatzaren arrantzarako [[beita]] gisa erabili ohi zena) edo [[berdel]]ak hain zuten estima gutxi, ezen itsasertzeko herri bateko arrantzaleek beren herritarrei jateko zirela gogorarazi egin behar izan baitzieten. Tamaina txikiagoko arrainen artean [[sardina]] zen oparoena, eta pobreen otordutzat jotzen bazen ere, itsas portu gehienetan gordetzen diren agirietan, [[bisigu]]aren arrantzarako bazka gisa erabiltzen zela aipatzen da. Aro Modernoa aurrera sartuta, [[antxoa]]ren arrantzak bere gorakada ezagutu zuen baina, batez ere, bisiguaren arrantzan beita gisa erabiltzeko.
Anonymous user