Anasuya Sengupta: berrikuspenen arteko aldeak

poeta eta ekintzaile feminista indiar-estatubatuarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
«Anasuya Sengupta» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

10:19, 30 azaroa 2020ko berrikusketa

Anasuya Sengupta (1974, -) poeta, egile, ekintzaile feminista indiarra da eta Interneten baztertutakoen ahotsak bistaratzen aditua da. [1] [2]Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Sengupta 2013an.

Bizitza

Sengupta 1974an jaio zen. Bere aita, Abhijit Sengupta, Indiako administrazioko goi funtzionarioa eta bere ama, Poile Sengupta (Ambica Gopalakrishnan jaiotzez), aktorea, haur literaturaren egilea eta antzerkigilea dira. [3] Haurtzaroa Indiako hegoaldeko Karnataka eskualdean pasa zuen.  [ <span title="This claim needs references to reliable sources. (July 2020)">aipamena behar da</span> ] Justizia sozialaren aldeko apustua egiten duen familia batean hazi zen. [3] Ingelesa, hindia, kannadera, bengalera, tamila eta malayalameraz hitz egiten du. [4]

Hezkuntza

Sengupta ekonomian lizentziatu zen 1995ean Emakumeentzako Lady Shri Ram College-n, New Delhin (India) Delhi Unibertsitateko ikastetxean ohoreekin. [5] [6] Ikasle ohi garrantzitsuenetako bat bezala, berak idatzitako "Isiltasuna" olerkiaren zati bat errezitatzera gonbidatu zuten 2014ko Genderknowledge Academic Congress kongresuan . [7]

1998an, filosofiako masterra lortu zuen garapen ikasketetan Oxfordeko Unibertsitatean. [3] [8] Geroago politikan doktoregoa lortu zuen Oxforden, Karnatakako poliziaren barruko egitura eta praktika formalak zein informalak ikertuz. [9] Gainera, Berkeleyko (Kalifornia) Unibertsitatean bisitari izan zen 2007-2009 bitartean. [4]

Lanak eta eragina

Sengupta komunitate eta erakundeen defendatzaile, estratega eta bideratzaile gisa aritu da Indian, Hegoalde Globalean eta nazioartean 20 urtez baino gehiagoz. Mundu birtual eta errealean "ertzetatik" ahotsak anplifikatzeko konpromisoa hartu du, boterea, pribilegioa eta sarbidea aztertzen dituen bitartean.[10] Izan ere, bere aburuz, informazioa eta ezagutza botere- eta pribilegio-dinamiken bidez sortzen dira. Historia irabazleek idazten dute eta gauza bera gertatzen da Internetekin. Online eskuragarri dagoena sortu dute sarbidea dutenek, idazteko eta grabatzeko aukera dutenek. Gainera, mahai gainean jartzen du ingelesak beste hizkuntza batzuekiko duen pribilegioa, eta horrek ustez "errealitate objektiboa" definitzeko orduan duen eragina. Horrela, mundu digitaleko herritar guztien ustezko askatasuna errealitatera eramatean, oraindik munduko jende asko baztertuta dago. Hori dela eta, Senguptak mundua ulertzeko modua zabaldu nahi ditu. Ezagutza mota asko daude eta sarean islatzeko aukerak sortu nahi ditu, ez soilik orain arte interneten ordezkatuta ez daudenak irudikatu eta baztertutako komunitateen ezagutza ikusia eta entzuna izatea bermatzeko, baizik eta guztiontzako pentsamendu-aniztasun aberatserako bide delako, ezagutza zabaltzeko eta hobeto informatutako erabakiak hartzeko, aniztasun, irekitasun eta askatasun ugariko mundu partekatu bat eraikitzeko modurik kritikoenetako bat sustatzeko. Beste modu batez esanda, internet berrirudikatzea mundua berrirudikatzeko duen modua da.

Wikilari aditua, Anasuya ikuspegi inklusibotik elkarlaneko ezagutzaren sorkuntzan eta komunitatearen parte-hartzean aritua da. [11]

Sengupta-k idatzi zuen Defending Our Dreams: Global Feminist Voices for a New Generation (2005) feminismoari eta pobrezia desagerrarazteari buruzko saiakera. [12][13][14]


Hillary Clinton Estatu Batuetako Estatu idazkari ohiak 1995eko martxoan Senguptaren olerkietako baten berri izan zuen, Clinton lehen dama zenean eta India bisitatzen ari zela. Clintonek Delhin egindako hitzaldietan eta Nazio Batuen Erakundeko emakumeen konferentzia batean Pekinen (Txina) erabili zuen. [5] [6] [15][3] [16]

("Isiltasuna" olerkiaren hasiera):Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa;

edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Emakume gehiegik herrialde gehiegitan

Isiltasunaren hizkuntza bera hitz egiten dute.


Poemak Clinton inspiratu zuen bere autobiografiako kapitulu batean ere bai: " Isiltasuna ez da hemen hitz egiten". [5] [6] [15] [3]

 
Sengupta (eskuinetik hasita lehena) 2017ko Montrealgo Wikimania-ko mahai-inguru batean

Sengupta Kaliforniako San Frantziskoko Wikimedia Fundazioko Beken Zuzendari Nagusia izan zen. [17] [18] Whose Knowledge taldearen sortzailea da, zeine helburua den online ezagutza eta informazioa hobetzeko lan egitea munduko toki baztertuetan, Asian, Afrikan eta Latinoamerikan, besteak beste. [19] Erakundeko zuzendarikide gisa lan egiten du Siko Bouterse eta Adele Vranarekin batera. [ <span title="This claim needs references to reliable sources. (July 2020)">aipamena behar da</span> ] 2018ko urritik aurrera, Internet dekolonizatzeko egiten ari den lana Shuttleworth Fundazioaren beka batek laguntzen du. [20]

"

"Deskolonizatzea [Internet] da benetako ahalduntzearen muina. Zentzu askotan, gaur egun aurre egin behar diogun indarkeria- eta bidegabekeria-krisiak badirudi ezjakintasun-krisi ezkutu batean errotuta daudela." [21]

Senguptak liburutegien garrantzia eta interneten munduko hizkuntzen bistaratzearen beharra azpimarratzen ditu.

Era berean, lan egiten du testuliburuetako zenbait zehaztugabetasun historikoak zuzentzearen alde, zenbait erlijio, etnia edo taldeei, zehazki musulmanei buruzko kontakizun faltsuak desegiteko.

Sengupta hedabide garrantzitsu batzuetan agertu da internet deskolonizatzeko egindako lanagatik, besteak beste, BBC News, The Guardian, Mail & Guardian eta The Atlantic. [22] [23] [24] [25]

2018ko abenduaren 11n, Sengupta eta Claudia Pozok argitaratu zuten, "Gure istorioak, gure ezagutzak" (Our Stories, Our Knowledges). Lanak ahots marjinatuak isilarazten dituzten botere egiturak salatzeaz gain, komunitate horiek egitura kolonialista zuriek jarritako oztopo epistemikoak gainditzeko praktikak proposatzen ditu, ahalegin horietan Whose Knowledge proiektuko jarduera erakutsiz eta aholkuak emanez interneten dekolonizazioan parte hartu nahi duten aliatuei. Lau ataletan antolatua dago: 1. atala: Gure istorioak eta ezagutzak deskolonizatzen, 2. atala: Komunitateko ezagutzak eraikitzeko praktika eraldatzaileak, 3. atala: Wikipedian gure ezagutzak gehitzen eta 4. atala: nola egin aliantzak eta izan gonbidatu ona. [26]

[ <span title="This claim needs references to reliable sources. (July 2020)">aipamena behar da</span> ]

Argitalpenak

Gure ametsak defendatzen: ahots feminista globalak belaunaldi berri baterako.

Defending Our Dreams: Global Feminist Voices for a New Generation argitalpenean Australia, Barbados, Kanada, India, Nepal, Hegoafrika, Tanzania, Erresuma Batua, Uruguai, AEB eta Venezuelako hemezortzi feministen idazkiak agertzen dira. Feminista hauek hainbat gai sozio-politikoren inguruan eztabaidatzen dute: emakumeen eskubideak, ekonomia, sexu identitatea, teknologiak, berrikuntza eta generoan oinarritutako mugimendu politikoen garapena eta abar. [27] [28]

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2017an Shuttleworth Fellowship Programme beka.[29]
  • 2018an Internet and Society saria Oxford Internet Institute-ren eskutik.[30]
  1. .
  2. .
  3. a b c d e .
  4. a b .
  5. a b c .
  6. a b c .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. (Ingelesez) «Anasuya Sengupta» GenderIT.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  11. Team, S. F.. (2017-02-03). «Welcome Alasdair, Anasuya, Mad & Tarek» The Shuttleworth Foundation (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  12. .
  13. .
  14. .
  15. a b .
  16. .
  17. .
  18. .
  19. .
  20. .
  21. Sengupta, Anasuya. "Decolonizing Knowledge, Decolonizing the Internet: An Agenda for Collective Action." Digital Library Federation. DLF Forum Opening Plenary, Las Vegas, NV. Retrieved 10 December 2018.
  22. .
  23. ISSN 0261-3077..
  24. .
  25. .
  26. .
  27. .
  28. Wilson, Shamillah., Sengupta, Anasuya., Evans, Kristy., Association for Women's Rights in Development. London: Zed Books. 2005. ISBN 1842777262. OCLC 60590190.
  29. Team, S. F.. (2017-02-03). «Welcome Alasdair, Anasuya, Mad & Tarek» The Shuttleworth Foundation (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  30. (Ingelesez) «People» Whose Knowledge? (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).