Txikipedia:Antibiotiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
Bere {{Txp|laborategi|laborategian}}, drogaren {{Txp|molekula}} forma ezberdinetan aldatu zuen, eta, ondoren, molekula berriak bakterioak nola hiltzen zituen probatu zuen untxi batzuekin. Lan handiaren ondoren, eta 605 konbinazio kimiko ezberdin probatuz, ikusi zuen molekula batek {{Txp|sifili}} izeneko gaixotasuna eragiten duten {{Txp|patogeno|germenak}} hiltzen zituela. Molekula horrekin egindako botika antibiotikoa da, bakterioak hiltzen dituelako edo haztea eragozten dielako.
 
Gerta zitekeen, orduan, antzinako {{Txp|zibilizazio|zibilizazioek}} erabilitako ogiaren lizunak ere antibiotikoak izatea? Gauza oso arraroa zirudien, noski; baina, laster, Alexander Fleming izeneko beste zientzialari batek aurkikuntza bat egin zuen ustekabean bere laborategian, eta antzinako zibilizazio horiek arrazoia zutela ikusi zen.
 
===Alexander Fleming===
{{Txp|Alexander Fleming}} biologo {{Txp|Eskozia|eskoziar}} bat zen zen, oso interes handia zuena infekzioak eragiten dituzten {{Txp|bakterio|bakterioetan}}. {{Txp|Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran}} parte hartu zuen eta soldadu asko hiltzen ikusi zituen haien zaurien infekzioengatik, nahiz zauri horiek hilgarriak ez izan. Hainbat urtez ikertzen aritu ondoren, behin eta berriz saiatu zen substantzia bat aurkitzen bakterio kaltegarriak hiltzeko; baina ez zuen emaitza onik lortzen, eta, halako batean, oporrak hartzea erabaki zuen; joan aurretik, ordea, {{Txp|petri plaka}} bat utzi zuen laborategiko mahaian, bakterioekin.
 
Oporretatik itzultzean, lizun urdin-berdexka bat ikusi zuen petri plaketako batean. Gainera, plakako bakterioak lizunetik gertu ez zirela hazten ere nabaritu zuen. Orduan, lizunaren lagin batzuk hartu zituen hori zergatik gertatzen zen aztertzeko. Lizun hura ''Penicillium notatum'' espeziekoa zela ikusi zuen, eta, lizuna aztertzean, aurkikuntza handia egin zuen: alegia, lizun hark bakterio mota asko suntsitzen zituen substantzia bat sortzen zuela. Substantzia horri {{Txp|penizilina}} deitu zion.
 
Dena dela, beste hamar urte inguru behar izan zituen infekzioen tratamenduan erabiltzeko adina penizilina ateratzeko gai izan baino lehen. Zorionez, penizilina eskala masibo batean ekoiztu ahal izan zen Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerrara sartu zirenean, eta Flemingi esker eta hark aurkitutako penizilinari esker milaka bizitza salbatu ahal izan dira geroztik.