Japoniar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
138. lerroa:
 
Txinak ez zuen onartu bere tropen kanporatze agindua, ez eta gobernu berria, hortaz, gerra hasi zen. Japoniar lurreko armadak txinatar lurreko armada garaitu zuen [[Liaodong penintsula|Liaodong penintsulan]] eta Txinatar itsasarmada ia osoa [[Yalu|Yalu ibaiko]] guduan suntsitua izan zen. [[Shimonosekiko Ituna|Shimonosekiko Itunak]], zeina Japonia eta Txinak sinatu zuten, amaiera eman zion gerrari, baina Japoniak [[Taiwan]] uhartea eskuratu zuen trukean. Bake ituna sinatu ostean, [[Errusia]], [[Alemania]] eta [[Frantzia|Frantziak]] Japonia bere tropak Liaodong penintsulatik erretiratzera behartu zuten. Japoniar tropak erretiratu ostean ordea, Errusiak Liaodong penintsula okupatu zuen eta Arturo Portua gotorlekua eraiki zuen bertan, hala, Errusiar Pazifikoko Flota bertan kokatzeko. Alemaniak, bide beretik, [[Jiaozhou Badia|Jiaozhou badia]] okupatu zuen eta Tsingtao gotorlekua eraiki zuen bertan, hor kokatzeko Ekialdeko Asiako Alemaniar Eskuadroia.
 
=== Boxerren matxinada ===
{{Sakontzeko|Boxerren matxinada}}
[[1900|1900ean]], Japonia batu egin zen Txinako Qing Erresumako [[Boxerren matxinada]] erantzuteko eratu zen koalizio militarrera. Japonia izan zen koalizioari tropa-ekarpen handiena egin ziona: 20.840 soldadu, eta 18 [[gerraontzi]] ere eman zituen. Soldadu horien artetik 20.300 [[Japoniako Armada Inperiala|Japoniako Armada Inperialeko]] 5. Infanteria Dibisiokoak ziren, [[Yamaguchi Motoomi]] jeneralaren agindupekoak; beste 540 soldaduak aldiz [[Japoniar Itsas Armada Inperiala|Japoniako Itsas Armada Inperialeko]] ''[[rikusentai]]''-ak (itsas armadako soldaduak) ziren.
 
Boxer matxinada hasi zenean, Japoniak soilik 215 soldadu zituen Txina Iparraldean ezarriak, [[Tianjin|Tientsinen]]; horien artetik ia guztiak itsas-armadako rikusentai-ak ziren, ''[[Kasagi]]'' eta ''[[Atago]]'' gerraontzietakoak, [[Shimamura Hayao]] kapitainaren agindupean. Japoniarrek 52 gizon bidali zituzten [[Seymour Espedizioa|Seymour Espediziora]], zeina Txinak garaitua izan zen. 1900eko ekainaren 12an, Seymour Espedizioak ezin izan zuen aurrera egiten jarraitu eta [[Pekin|Beijingera]] iritsi, hiriburutik 50 kilometrora Boxer eta Txinatar indar armatuekin topo egin zuelako. Espedizioak atzera egitea beste aukerarik ez zuen izan, Txinatar eta Boxerrak askoz gehiago izanik, 300 hildako inguru eragin zizkioten espedizioari. Tokioko armadaburutza jada konturatu zen Txinako baldintzak okertzen zihoazela Japoniarrentzat eta japoniar gobernuari eskatu zion tropa gehiago ezartzeko lur txinatarretan, baina gobernuak ez zuen onartu eskaria, Mendebaldeko potentziek halakorik eskatu ezean. Alabaina, aurreko gertaera jazo eta hiru egunera [[Fukushima Yasumasa]] jeneralaren agindupean 1300 soldaduko behin-behineko indarra Txina iparraldera bidaltzea erabaki zen. Fukushima indar armatu hori gidatzeko aukeratu izanaren arrazoia ingelesez mintzatzeko zuen gaitasuna izan zen, gaitasun horri esker gai izango zelako britainiar komandanteekin hitz egiteko. Indar armatua uztailaren 5ean iritsi zen Tianjinera.
 
1900eko ekainaren 17an, ''Kasagi'' eta ''Atago'' gerraontzietako ''rikusentai''-ak britainiar, [[errusiar]] eta [[alemaniar]] marinelekin elkartu ziren [[Dagu gotorlekuak]] setiatzeko, Tianjinetik hurbil. Egoera kaskarraren eraginez, britainiarrak japoniarrei errefortzuak eskatzera behartuak izan ziren, izan ere, japoniarrak ziren bakarrak indar armatuak zituztenak handik hurbil. Garai hartan, Britainia [[Bigarren Boerren Gerra|Boerren gerran]] murgilduta zegoen eta horregatik, armada ingelesaren zati handi bat [[Hegoafrika|Hegoafrikan]] zegoen. [[India|Indian]] bazituen tropa ugari erabilgarri, baina horiek Txina iparraldera ekartzeko denbora gehiegi beharko zen eta gainera, Indiako barne segurtasuna kolokan jartzeko aukera zegoen. [[Aoki Shūzō]] Japoniako Kanpo Harremanetarako ministroak bere kalkuluak egin eta ondorioztatu zuen aliatuen koalizioan parte hartzeak Japoniari ekarriko zizkion abantailak erakargarriegiak zirela albo batera uzteko. 1900eko uztailaren 6an, 5. Infanteria Dibisioari ohartarazi zitzaion litekeena zela Txinan sartzeko agindua emango zitzaiela, baina ez zen datarik zehaztu. Handik bi egunera, britainiar armadak albait azkarren behar zituela tropak Pekingo setioari eusteko, britainiar enbaxadoreak japoniar gobernuari milioi bat britainiar libera eskaini zizkion japoniak koalizio militarrean parte hartzearen truke.
 
Handik gutxira, 5. Dibisioko soldaduak Txinara bidean jarri ziren, hala, koalizio militarreko 17 000 soldaduei 3 800 soldadu japoniar gehitu zitzaizkien. 5. Dibisioko komandanteak, Yamaguchi Motoomi jeneralak, Fukushimaren kontrol operazionala bere gain hartu zuen. Japoniarrek parte hartu zuten uztailaren 14ko Tianjingo oldarraldian, zeinaren ondoren koalizio aliatuak indarra hartu zuen eta 5. Dibisioko gainerako tropei eta beste errefortzuei itxaron zien. Setioa altxatu zenerako, 1900eko abuztuaren 14an, japoniar indarrak 13 000 soldadu zituen koalizioaren armadan, armada horretan soldadu gehien ipini zituen herrialdea zen, guztizko soldaduen %40a, izan ere, armada hura garai hartan 33 000 soldadu inguruk osatzen zuten. Erasoan parte hartu zuten japoniar gudariak ondo ibili ziren orokorrean, nahiz eta britainiar behatzaile batek idatzita utzi haien bortizkeriak, formazio oso populatuek eta erasotzeko zuten gehiegizko nahiak behar ez ziren bajak eragin zituztela. Adibidez, Tianjingo oldarraldian, bajen erdia japoniarrak izan ziren (400, 730tik), beraien tropak guztizkoaren laurdena baziren ere (3 800 soldadu 17 000tik). Era berean, Beijingen japoniarrenak izan ziren bajen ia bi heren (280, 453tik), nahiz eta parte hartu zuten soldaduen erdia baino zertxobait gutxiago izan japoniarrak.
 
Matxinada zapaldua izan ondoren, Japoniak eta Mendebaldeko herrialdeek [[Boxer Protokoloa]] sinatu zuten Txinarekin, zeinaren bidez Txinan tropak edukitzeko eskubidea eman zitzaien atzerritar herrialdeei, haien biztanleak babesteko. Itunaren ondoren, Errusiak [[Mantxuria]] osoa okupatzen jarraitu zuen.
 
== Erreferentziak ==