Boise: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
186. lerroa:
== Kultura ==
1990tik, bost urterik behin ''[[Jaialdi (Boise)|Jaialdi]]'' izeneko euskal kulturaren [[jaialdi]]a ospatzen da Boisen. Ipar Amerikan ospatzen den euskal jaialdirik handiena da. Izatez, Boisen euskal komunitate handia dago. 15.000 pertsona inguruk dute euskal jatorria.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=FAQ|hizkuntza=en-US|url=https://www.jaialdi.com/faq/|aldizkaria=Jaialdi 2021|sartze-data=2020-11-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=John|abizena=O’Connor|izenburua=Herding Sheep in Basque Country (Idaho) (Published 2012)|hizkuntza=en-US|data=2012-08-24|url=https://www.nytimes.com/2012/08/26/travel/herding-sheep-in-basque-country-idaho.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-11-27}}</ref>
 
== Garraioak ==
Boisek lotzen duen errepide nagusia I-84 estatuartekoa da, Boise eta Portland, Oregon eta Salt Lake City, Utah lotzen dituena. Gainera, Boiseko bizilagunek 184 estatuartekoa erabiltzen dute (''The Connector'' deitzen zaio), ia 8 km-ko autobidea, I-84 eta Boiseko erdigunea lotzen dituena. 55. errepidea ipar-ekialderantz adarkatzen da. Bizikletentzako bidegorri sare bat dago, hala nola Boise Ibaiaren Eraztun Berdea, hiri osotik eta inguruetatik hedatzen dena. Estatu Batuetako hirien artean, Boisek zazpigarrena bizikletaz lanera doazen bidaiari kopuruan: lanera doazen bidaiarien %3,9 bizikletaz egiten du.
 
Garraio publikoan Valley Ride enpresak erabiltzen dituen autobus-lineak daude. Gainera, Downtown Circulator tranbia-sistema planifikazio-fasean dago. Boisen, W Main Street eta N 8th Street elkarguneetatik gertu, lurpeko garraio publikoko zentroa (UPT Hub) eraikitzeko lanak 2016. urtean amaitu ziren.
 
Hegaldi komertzialaren zerbitzua [[Boiseko Aireportua|Boiseko aireportua]]n dago. Orain dela gutxi berritu dute terminala, Boisen gero eta bidaiari gehiagok hegan egiten baitute. [[Allegiant Air]], [[Alaska Airlines]], [[American Airlines]], [[Delta Air Lines]], [[Frontier Airlines]], [[Southwest Airlines]] eta [[United Airlines]]ek ematen dute zerbitzu.
 
Seattle-Chicago Amtrak Pioneer bidaiari-trena Boise Union Pacific Depot-en gelditzen zen 1977ko ekainaren 7tik, 1997ko maiatzaren 10era arte, bertan behera utzi zuten arte. Linea laburreko trenbide batek (Boise Valley Railroad) Boiseko industrialdearekin lotzen du eta Nampan [[Union Pacific Railroad]]ekin lotzen da.
 
== Biografiak ==