Patxi Iturregi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Erredakzioa
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Patxi Iturregik itsas ikasketak egin zituen [[Portugalete]]ko<nowiki/> Nautika Eskolan. Gero, zenbait urtez, munduko itsasoetan zehar nabigatzeari ekin zion, batez ere Mediterraneoko portuetatik Persiar Golkora ibiltzen zirenzebiltzan petrolio-ontzi handietan batez ere. 80ko hamarkadako krisiaren ondorioz, ordea, lanbidez aldatu beharra suertatu zitzaion eta euskara-irakaskuntzan hasi zen, lehenik [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEKn]]<nowiki/> eta ondoren [[Laudio]]ko<nowiki/> Udal Euskaltegian, non irakasle eta zuzendari aritu den luzaro.<ref>[[Alvaro Rabelli]]: ''Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa'', [[Labayru ikastegia|Labayru]]. 122. orrialdea.</ref>
 
Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Bere lehenengo kontakizuna, ''Tropikoan galtzeko gida,'' 1986an argitaratu zuen, [[Erein]] etxeak plazaratutako ''Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldairen omenez literatur lehiaketa'' izeneko ipuin-bilduman. 1998an [[Donostia]] Hiria Saria irabazi zuen ''Hobe ez gogoratzea'' istorioarekin eta 1991n [[Robustiana Mujika Egaña|Tene]] Lehiaketa ''Hondarreko distira ahantzi hura'' izenekoarekin. Harrezkero bereharen lanek zenbait bilduma, antologia eta egunkaritan ikusi zuten argia, baita irratian ere. ''Haize kontra'' itsas giroko liburuaren argitalpenari esker lortu zuen irakurleen eta kritikaren onarpen zabala. Javier Rojo literatur kritikariaren aburuz, liburu horren merezimenduen artean, aipagarria da erabiltzen duen prosa argi, aberats eta, erritmoduna, baina kontatzen duenaren gainetik inolaz ere gailentzen ez dena.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=eu|izenburua=Egungo euskal ipuingintzaren historia|urtea=2011|abizena=Kortazar|izena=Jon|orrialdeak=213-218|argitaletxea=Euskal Herriko Unibertsitateko Argiltapen Zerbitzua|ISBN=978-84-9860-558-7|orrialdea=}}</ref> Ondorengo lanetan, ''Behi eroak'' eta ''Dioramak'' izeneko ipuin-liburuetan, hain zuzen ere, giro urbanora egin zuen jauzi, errealitatearen alderdi ezkutuak eta absurduaren legeak bistaratzeko jolasak proposatuz. ''Ur biren artean'' ipuin bildumarekin (2019), ordeaostera, hasierako itsas kontakizunetara bueltatu da.
 
== Lanak ==