Izen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
65. lerroa:
=== Izen zenbakarriak eta zenbakaitzak: [± zenbakarria] ===
 
Hau da izenen beste tasun bat. Izen bat positiboki zehaztua egon edo negatiboki zehaztua egon, ondorioak izango dira izen horren testuinguruan. Izen batzuk (''etxe'', ''haur'', ''lehoi'', etab.) zenbakarriak direla esan daiteke, zenbatu daitezkeen izakiak aipatzeko balio baitute: ''etxe bat, bi, hamalau; haur bat, bi'', etab. Baina beste izen batzuk (''olio'', ''mahats'', ''irin'', ''lur'', …) zenbakaitzak dira: zenbatu ezin daitezkeen izakiei dagozkie. Beste batzuek, berriz, bietara joka dezakete, baina orduan adiera desberdinean hartzen dira. Esate baterako, ''ardo'' edo ''kafe'' izenak: ardoa, berez, ezin da zenbatu, baina ''hiru ardo edan ditut'' esaten denean, bistan da zenbakarri den zerbait aipatzen dela. hala ere, kasu horretan, ardoa ez da masa-izen gisa ikusten, zerbait konkretu eta zenbakarri gisa baizik, ''hiru basokada ardo edan ditut'' esango balitz bezala.
 
Alderantziz ere gerta daiteke: alegia, berez zenbakarria den izen bat (''harri'', esaterako) masa gisa ikus daiteke. Horregatik, honako bi esaldi hauek adiera desberdina dute. Batean ''harri'' [+zenb] izango da, eta bestean [-zenb]: a. ''Harri asko bota ditugu errekara.'' (ehun harri, adibidez) [+zenb] b. ''Harri asko bota dugu bidean.'' (kamioikada bat, adibidez) [- zenb]