Gaixotasun infekzioso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Josu (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
Kutsatzeko mekanismo nagusiak hauek dira <ref> Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019), 99-105 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2 </ref>.:
 
* Aerosolen bidez: [[arnas-aparatu]]aren gaixotasun infekziosoak harrapatzen dira, batik bat, mikrobio patogenoak dituzten [[aerosol]]ak inhalatzeko orduan. Pertsona batek doministiku edo eztula egiterakoan, edo ozen hitz egiterakoan, listu tanta txikiak kanporatzen ditu. Pertsona horrek [[gripe]]a, [[tuberkulosi]]a, [[difteria]], [[kukutxeztul]]a edo [[COVID-19]] baldin badu, aerosol horietan milaka mikrobio patogenoak izango dira, beste pertsona bat infektatuko dutenak honek aerosolak inhalatzen baldin baditu. Aerosoletan ere uretan izan ohi diren bakterio patogeno batzuk egon daitezke, [[Legionella pneumophila]], esaterako. Aerosol horiek inhalatzerakoan Legionella gorputzean sartzen da eta [[pneumonia]] larria eragin dezake.
 
* Ur edo janari kutsatuen bitartez: [[digestio aparatu]]aren gaixotasunak harrapatu ohi dira mikrobio patogenoak dituzten ur edo janariak irenstean: [[kolera]], [[disenteria]], [[bruzelosi]]a, [[listeriosi]]a, [[sukar tifoide]]a, [[botulismo]]a, [[trikinosi]]a...