Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
Kaixo Xabier --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]]
Arratsalde on Lainobeltz --[[Lankide:Lainobeltz|Lainobeltz]]. Mesede eske netorrek, posible bada. Anton Txekhov-en euskarazko orria hobetu asmotan nebilek, bereziki frantses bertsioaren itzulpena eginaz. Bertako Infotaula (wikidatakoa) asko gustatzen zaidak, laburra eta garbia delako. Eta hasi nauk euskarazkoan gauzak kentzen, frantsesaren eredua jarraituz, baina beti bezala (ez duk lehen aldia, beste orri batzuetan ere saiatu izan naizelako laburtzen, alferrik beti) ez diat lortu. Bazirudik zerbait gaizki egiten dudala. Eta eskatzen ari naizen mesedea honakoa duk: bazegok nonbait tutorialen bat horretarako? Aldez aurretik mila esker, [[Lankide:Iñazio Irizar|Iñazio Irizar]] 2020-11-24, 15:20
 
: Aupa Iñazio:
: [[Anton Txekhov]]en artikuluko frantsesezko infotaula ez da automatikoa, eskuz sortua baizik. Frantsesezko eta ingelesezko wikipedian lankide asko dira, eta infotaulak "eskuz" egin ahal dituzte. Euskarazko wikipedian, lankide gutxiago garenez, infotaula automatikoak erabiltzen ditugu, hauek erakusten dituzten datu guztiak ezingo genituzkeelako "eskuz" idatzi. Infotaulek [[wikidata]]tik hartzen dituzte datuak. Irakurri [[Laguntza:Wikidata]], eta edozein zalantza. galdetu lasai.
: Bide batez, berea ez den ezabaida orrian lankide bati galdera egiteko, <code><nowiki>[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]]</nowiki></code> eta <code><nowiki>[[Lankide:Lainobeltz|Lainobeltz]]</nowiki></code> kodeak idatzi beharrean, <code><nowiki>{{ping|Xabier Armendaritz}}</nowiki></code> eta <code><nowiki>{{ping|Lainobeltz}}</nowiki></code> idatzi, horrela jakinarazpena agertuko zaigu, bestela galdera oharkabean pasa daiteke.
: Ondo izan, -[[Lankide:Lainobeltz|Lainobeltz]] ([[Lankide eztabaida:Lainobeltz|eztabaida]]) 16:06, 24 azaroa 2020 (CET)