Lankide:Gorkaazk/Zuzendaritza taldea Bidaia gastuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t ezabatuta
Etiketak: Husten 2017 wikitestu editorearekin
 
1. lerroa:
{{Zirriborroa}}
=EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA=
 
== Zuzendaritza taldea ==
=BIDAIA GASTUAK=
 
Politika honen helburua Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko bazkideen bidaia gastuen ordainketa
arautzea da. '''Printzipio gidariak''' honako hauek dira:
1. Bazkideei bidezkoak eta zentzuzkoak diren bidaia-gastuak itzuliko zaizkie, EWKEren misioarekin
bat datozen ekintzetarako joan-etorriak direnean edo/eta elkartearen kudeaketarako antolatzen
diren bilkura eta ekintza guztietan, horiek telematikoki egiten ez badira.
2. Kanpoko ekintzetan, horiek aldez aurretik jakinaraziko dira bidaia-gastuak itzuliko badira. Asmo
horren berri jakinarazteko, antolatzaileak mezu bat bidaliko dio zuzendaritza batzordeari (ewkeko-
zuzendaritza-batzordea@googlegroups.com), kopian administraria edo/eta diruzaina jarriz.
3. Ekintza edo bilkura Hezkuntza Programari dagokionean, Hezkuntza Programaren administrariari
bidaliko zaio jakinarazpen mezu hori; ekintza argi eta garbi EWKEri dagokionean, EWKEko
diruzainari.
4. Espero da bidaiariak arduratsuak izatea diruaren erabileran, denbora, ekonomia eta
eraginkortasun irizpideen arabera.
 
=PROZEDURAK ETA JARRAIBIDEAK=
==BEHARREZKOTASUNA==
Bazkide batek EWKEri bidaia-gastuak bidali ahal izango ditu baldin eta EWKEren misioarekin bat
datorren ekimen baterako behar duenean, hala nola tailerra, editatoia, aurkezpena edo beste
edozein ekimen.
 
==BIDAIA GASTUAK==
===Garraioa===
Garraio publikoa izango da lehenetsiko den garraiobidea. Kotxea erabili ahal izango da garraio
publikorik ez dagoenean edo, ordutegiari loturik, bilkuraren garapenak edo haren sustatzailearen
aukerek hala eskatzen dutenean.
 
Kotxeko kilometro bakoitza 0,25€ ordainduko da eta desplazamendua zehaztu beharko da
administrariak kilometro kopurua baieztatu ahal izateko.
Taxia gaueko 22:00tatik goizeko 7:00ak bitarteko bidaietan bakarrik sartu ahal izango da gastuetan.
 
===Dietak===
Bazkideek dietak sartu ahal izango dituzte ekitaldiaren ordutegiak otorduak egitea eskatzen badu.
Gehienez ere 18 €-tako dietak hartuko dira kontuan otordu bakoitzeko, baita egunean ekintzaren
ordutegian hartu ohi diren kafeak eta freskagarriak, betiere neurriz eta zentzuz.
===Gastuetatik salbuetsita===
Oro har, gastu pertsonalak ez dira itzulgarriak, bakoitza aztertu ahal izango da kasu berezirik
balego. Bidaia gastuetatik salbuetsita dauden zenbait adibide:
 
- Internetera konektatzeko tarifak eta telefono-deiak
- Eskupekoak
- Isunak
- Ibilgailu pribatuentzako aseguruaren estaldura eta jabetza pribatuko ibilgailuak konpontzeko
gastuak. Aseguratu gabeko ibilgailuei eragindako kalteei lotutako gastuak.
- Mugaeguneratutako fakturen gaineko interesen edo kreditu-txartelen kontuaren egoera-orrien
karguak
- Galdutako edo lapurtutako objektuei lotutako gastuak.
 
==BIDAIAK AISIALDI PERTSONALAREKIN BATERATUTA==
Bidaiariek, batzuetan, ekitaldi batera joatea eta arrazoi pertsonal bat konbinatu ditzakete bidaia
berean, betiere EWKErentzat kostu gehigarririk ez badago. Hain zuzen, gastu gehigarriak ezin dira
itzuli. Adibidez, ekitaldira joan-etorria egiteko beharrezkoak diren baino kilometro gehiago egitea
edota parking batean ibilgailua uzten diren orduak beharrezkoak baino nabarmen gehiago izatea.
Bidaiari baten ezkontideari, familiari edo lagunei lotutako gastuak pertsonaltzat hartzen
dira, eta ez dira itzulgarriak.
 
==GASTUEN DOKUMENTAZIOA==
Bazkideek bidaia-gastuei buruzko dokumentazioa aurkeztu behar diote EWKEri, eskatutako
informazio guztiarekin, ekitaldia amaitu eta hurrengo hilabetearen barruan. Dokumentaziorako
gastuen orria dokumentua bete beharko da eta horri ordainagiriak gehitu: argazkia, eskanerra edo,
ezinezkoa denean, fisikoa, postaz bidaliz (zigilua EWKE edo Hezkuntza Programaren kontura izango
da).
 
Ordainagiririk edo datarik gabeko gastuak ez dira kontuan hartuko, eta ezin izango dira inolaz ere
itzuli. Ahalegina egingo da ordainagiri eta tiketetako tonerra ez higatzeko, data eta diru zenbatekoak
ikus daitezen.
 
==ORDAINKETA==
Behin administrariak (Hezkuntza Programa: Edurne) edo diruzainak (EWKE: Xabier Cañas)
onartutakoan, ordainketa transferentzia bidez egingo da, bazkideak zehaztutako kontu korrontean
eta hilabeteko epe baten barruan.
 
[[Kategoria:Zirriborroak]]