Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
8. lerroa:
 
[[Zenon Zitiokoa]]ri zor zaio estoizismoaren sorrera. [[Zipre|Txipreko]] [[Zitio]] hirian jaioa K. a. 332 urtean, [[Atenas]]era heldu eta [[ziniko]]en eta [[eskola megariko|megarikoen]] ikasbideak jarraitu zituen <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 11. orrialdea.</ref>. 40 urte zituelarik ''[[Estoa]]'' izeneko eskola sortu zuen eta bere ideiak bere bizitzarekin uztartzeko zuen jarrera dela-eta, ospetsu bihurtu eta ''estoan'' jarraitzaile asko, estoikoak alegia, bildu zituen. [[Zenon Zitiokoa]] hil eta gero, [[K. a. II. mendea]]n estoikoen aurrealdean jarraitu zuten hurrenez hurren [[Kleantes]]ek eta [[Krisipo]]k. [[Krisipo]] izan zen estoizismoaren irakaspen eta ideiak finkatu zituena, estoikoen baitan zabaltzen ziren joera heterodoxoen aurka <ref>{{es}} Jorge Gómez: [http://books.google.es/books?id=7XPIUAAzRR0C&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false. Historia de la filosofía.], (XI. kapitulua: Génesis y desarrollo de la Stoá), 1. bolumena, 432. orrialdea.</ref>. Euren ideiekin jarrera zorrotz eta itxia zutelarik, aurreko hirurek antzinako estoizismoa osatzen dutela esan daiteke, eklektikoa eta [[Aristoteles|aristotelismoaren]] aurka moderatuagoa izan zen estoizismo ertainari bide emanez <ref>{{es}} Juan Berraondo, ''op. cit.'', 12. orrialdea.</ref><ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 432. orrialdea.</ref>. Irekiagoa zen estoizismo ertainaren ordezkari nagusiak, K. a. II. eta I. mendean bilakatuko zena, [[Posidonio]] eta [[Panezio]] izan ziren. Garai honetan, [[Zizeron]] ere estoikotzat hartu behar da, baina zentzu zabalean. [[Epikteto]], [[Seneka]] eta [[Marko Aurelio]] izan ziren ''Stoa'' erromatar eta berriaren pertsonai nagusiak I. eta II. mendeetan. Azken garai honetan, estoizismoak kezka moral eta erlijiosoa erakusten ditu batez ere.
 
Aurreko pertsonaia nagusi horietaz gainera, beste filosofo asko bildu ziren estoizismoaren ikasbidera. Aintzinako estoizismoaren baitan, [[Zenon Tarsokoa]], [[Diogenes Babiloniakoa]] eta [[Antipater Tarsokoa]] filosofoak izan ziren, [[Krisipo]] ondoren, ''Stoa'' eskolako hurrengo buruak. Estoiko ezagunak izan ziren, garai berean, [[Perseo Zitiokoa]], [[Ariston Kiosekoa]], [[Esfero Bosforokoa]], [[Herilo Kartagokoa]], denak [[Zenon Zitiokoa]]ren ikasleak, eta [[Krates Mallusekoa]].
 
K. a. II. eta I. mendean, estoizismo ertainaren baitan, [[Panezio]] eta [[Posidonio]] estoiko nagusietaz gain, aipatu behar dira [[Dardano Atenaskoa]] eta [[Mnesarko Atenaskoa]] Atenasko [[Estoa|Stoako]] buruak izan zirenak Panezio hil eta gero. Paneziok estoizismoa [[Antzinako Erroma|Erromara]] ekarri eta hortik aurrera estoizismoa Erromako filosofoa nagusia bilakatuko zen <ref>{{fr}} Pierre Grimal: ''Sénèque''. 8. orrialdea.</ref>. [[Hekato Rodasekoa]] ere aipatu behar da garai berean. [[Diodoto estoikoa]] [[Zizeron]]en irakaslea izan zen. [[Gemino Rodasekoa]] astronomian eta matematikan nabarmendu zen estoikoa izan zen. [[Athenodoro Kananeakoa]] izeneko estoikoa [[Zesar Augusto]] izango zenaren irakasle izan zen. [[Antipater Tirokoa]] garai bereko beste estoiko bat izan zen.
 
I. eta II. mendeetan kokatzen da azken estoizismoa. [[Seneka]] [[Erromatar Inperioa]]ko kultura eta politiko pertsonaia nabarmena estoikoa izan zen eta estoizismoaren pentsaerari buruzko lan anitz utzi zituen, ''[[Luziliorentzako Gutunak]]'' esaterako. [[I. mendea]]n, [[Neron]] enperadorearen agintepean, [[Kornuto]] filosofoak eskola estoiko bat eratu zuen bere etxean eta garai berean [[Musonio Rufo]] filosofia estoikoa irakatsi zuen. Garai beretsuan, [[Eufrates estoikoa]] eta [[Kleomedes]] [[astronomia|astronomoa]] ere estoiko nabarmenak izan ziren. Pentsalari estoiko handia izan zen [[Marko Aurelio]] enperadorearen irakasleak izan ziren [[Sexto Keroneakoa]] eta [[Kinto Junio Rustiko]] estoikoak. Historian zehar, [[Epikteto]] eragin handiko estoikoa izan da, bere pentsaera jasotzen duten ''[[Diatribai (Epikteto)|Diatribai]]'' edo ''Eztabaidak'' eta ''[[Enkhiridion (Epikteto)|Enkhiridion]]'' edo ''Eskuliburua'' lanen bitartez.
 
== Filosofia ==