H: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
12. lerroa:
''H'' letrari dagokion soinuari [[hasperen]] deitu izan zaio. Soinu hori fonema da gaur egungo ekialdeko euskalki batzuetan eta badaude nahiko zantzu<ref>{{Erreferentzia|abizena=Michelena, Luis.|izenburua=Fonética histórica vasca|argitaletxea=Diputación Foral de Guipuzkoa|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/28114467|isbn=84-7907-016-1|pmc=28114467|sartze-data=2020-11-24}}</ref> pentsatzeko fonema hori beste euskalki batzuetan ere ahoskatzen zela. Euskararen dokumentu zaharrenak aztertu dituzten filologoek<ref>{{Erreferentzia|abizena=Michelena, Luis, 1915-1987.|izenburua=Textos arcaicos vascos|data=1990|url=https://www.worldcat.org/oclc/1120306032|isbn=8450592036|pmc=1120306032|sartze-data=2020-11-24}}</ref> uste dute hasperena oso zabaldua egon zela euskararen eremuetan, baina gaur egun, ipar-ekialdeko euskalkietan bakarrik egiten da hasperena eta hego-mendebaldeko euskalki gehienetan hasperena mutu bihurtu da.
 
1968. urtean, [[Euskara batuaren aroa|euskara batuaren]] [[ortografia]] bateratzerako prozesuan, erabakirik polemikoena<ref>{{Erreferentzia|abizena=Villasante, Luis, 1920-|izenburua=La h en la ortografía vasca : razones y motivos, reglas : catálogo de voces con comentario|argitaletxea=Edit. Franciscana Aránzazu|data=D.L. 1980|url=https://www.worldcat.org/oclc/9083349|isbn=84-7240-119-7|pmc=9083349|sartze-data=2020-11-24}}</ref> izan zen hasperen hori idatzi edo ez idatzi. [[Kontsonante herskari|Herskari]]ei lotutako hasperenak ez idaztea erabaki zen, [[Koldo Mitxelena]]ren proposamenari jarraiki, eta bakarrik idaztea [[bokal]] aurreko eta bokalen arteko hasperenak.
 
== Erreferentziak ==