Komentsalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
* [[bakterio]] askok giza zein animalien hestean eratzen duten harremana. Bakterio hauek [[saprofito]] moduan bizi dira, digeritu gabeko janariez elikatuz. Ez dute inongo kalterik sortzen, eta gizakiaren [[heste-flora]] bakteriarra osatzen dute. Beste bakterio batzuk ([[Staphylococcus aureus]], esaterako) larruazalean edo sudurreko mukosetan bizi dira kalterik sortu gabe <ref> Kluytmans J, van Belkum A, Verbrugh H (1997ko Uztaila) [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC172932/ Nasal carriage of Staphylococcus aureus: epidemiology, underlying mechanisms, and associated risks.] Clinical Microbiology Reviews. 10 (3): 505–20 </ref>.
* [[Orkidea|Orkideek]] eta [[goroldio]]ak jankide-harremana mantentzen dute zuhaitzekin, adarretan edo enborrean hazten direlako, bertan argia eskura dutelako [[fotosintesi]]a burutu ahal izateko.
 
== Komentsalismo motak ==
 
*Foresia: bi espezieren arteko harreman mota honetan batek bestea garraiatzen du. Adibide ugari daude: esaterako, intsektu batzuek ([[euli]]ek, [[kakalardo]]ek, [[erle]]ek...) [[akaro]]ak eramaten dituzte <ref> [https://bugguide.net/node/view/265841 Phiresy, phoresis, phoretic] Bugguide </ref>, edo txori batzuek [[milazango]]ak <ref> Tajovy, Karel, et al. (2001) "Millipedes (Diplopoda) in Dog's' nests". European Journal of Soil Biology, vol. 37, 321–323 orr. </ref>
 
*Inkilinismoa: espezie batek beste baten gorputza erabiltzen du bizileku gisa, inongo kalterik sortu gabe. Adibidez, [[Orratz (arraina)|orratz-arrain]]a [[itsas luzoker]]ren barrunbe klokalean bizi da, eta bertan aterpe eta babesa aurkitzen du <ref> Dualde, V.: Biología COU, Ed. ECIR (1987), 603 orr. ISBN: 84-7065-128-5 </ref>
 
*Metabiosi: Beste espezie baten gorpuzkiak, gorotzak, eskeletoak edo gorpuak aprobetxatzean datza, babesteko edo tresna gisa erabiltzeko. Adibidez, karramarro ermitauak (Pagurus), beren sabelalde biguna babesten dutenak [[barraskilo]] baten maskor hutsean sartuz.
 
== Erreferentziak ==