Erreforma protestantea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
101. lerroa:
[[Henrike II.a Frantziakoa|Henrike II.aren]] jazarpen gogorra gorabehera, Frantziako eliza erreformatuak, gehienbat kalbindarrak, gora egin zuen herrialdeko alderdi frankotan zehar: hirietako erdi mailetan eta aristokraziako hainbat sektoretan ere, [[katolizismo]]aren egitura erosotiak gogaituenen artean hain zuzen ere. Jazarpenak jazarpen, frantziar protestantismoak ezaugarri politikoa bereganatu zuen, 1550eko hamarkadan zenbait nobleen konbertsioak agerian utzi zuen bezala. Honek gatazka armatuetarako lurra erein zuen. Henrike II.aren ustekabeko heriotzak, orduan ([[1559]]), [[Frantziako Erlijio Gerrak]] piztu zituen. Gerra zibil hauetan, sarraskiak eta suntsipenak ohiko bilakatu ziren, erpina [[San Bartolome gaueko sarraskia]] izanik ([[1572]]ko abuztuan), non 30.000 eta 100.000 bitarteko [[higanot]] erail zituzten Frantzian zehar. Gerra ez zen amaitu harik eta [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike IV.ak]] (Nafarroako erregea ere zenak), bera ere higanota, [[Nantesko Ediktua]] ezarri zuen arte. Horretan, gutxiengo protestanteari tolerantzia bermatu zitzaion, nahiz eta baldintza estuetan. Katolizismoak estatuaren erlijio ofiziala gisa segi zuen. Protestantismoaren askatasuna gainbehera joan zen hurrengo urteetan, eta, [[Luis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV.aren]] [[Fontainebleauko Ediktua]]rekin, katolizismoa Frantziako legezko erlijio bakarra bihurtu zen.
 
=== Euskal Herria ===
Euskal Herrian [[Joanes Leizarraga|Joannes Leizarraga]] ([[1506]] - [[1601]]) euskal artzain kalbinista izan zen [[Itun Berria]] euskaratu zuen lehena ([[1571]]), [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erregina]] [[Joana III.a Nafarroakoa|Joana III.a Albretekoaren]] enkarguz. [[Axular]]rek [[Bertrand Etxautz|Bertrand Etxauz]] [[Baionako elizbarrutia|Baionako apezpikuari]] [[XVII. mendea]]n zuzendutako hitzaurrean ere [[Euskal Herriko Erlijio Gerrak|Euskal Herriko erlijio gerren]] testigantza dago:
 
Euskal Herrian [[Joanes Leizarraga|Joannes Leizarraga]] ([[1506]] - [[1601]]) euskal artzain kalbinista[[Joan Kalbino|kalbin]]ista izan zen [[Itun Berria]] euskaratu zuen lehena ([[1571]]), [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erregina]] [[Joana III.a Nafarroakoa|Joana III.a Albretekoaren]] enkarguz. [[Axular]]rek [[Bertrand Etxautz|Bertrand Etxauz]] [[Baionako elizbarrutia|Baionako apezpikuari]] [[XVII. mendea]]n zuzendutako hitzaurrean ere [[Euskal Herriko Erlijio Gerrak|Euskal Herriko erlijio gerren]] testigantza dago<ref>{{Erreferentzia|abizena=Olaizola Iguiñiz, Juan María de.|izenburua=El Reino de Navarra en la encrucijada de su historia : el protestantismo en el País Vasco|hizkuntza=es|argitaletxea=Pamiela|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/768810645|edizioa=2a ed. aumentada|isbn=978-84-7681-695-0|pmc=768810645|sartze-data=2020-11-23}}</ref>:
 
{{esaera2|
Nafarroa behereko parte hetan, bertze anhitz lekhutan bezala, lege katolika saindua, iduriz flakatzera, kordokatzera eta erortzera zihoanean, badaki munduak nola zure aita Iauna, bere etxeaz, onez eta biziaz ere kontu guti eginik, ioan zen Donapalaiora, non baitzen orduan Nafarroako Parlamenta. Eta han ausartzia handi batekin, bere bihotz giristino noblearekin, hasi zen, ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui habet zelum legis, statuens testamentum exeat post me (2 Mach 2). «Ea giristinoak, giristino izenarekin, izana duzuenak, bertze egiteko guztiak utzirik hurbil zakizkidate, iarraiki zakizkidate eta egiazko legearen eta fedearen mantenatzen eta sostengatzen, lagun zakizkidate». Eta hanbat egin zuen, non bere herria eta ingurunekoak ere, hetan sartzera zihoan eritasunetik begiratu baitzituen. Eta gero handik hartako herraz eta mendekuz bere iauregi ederra erre zioten. Hunelakoak ziren zure aita Iauna eta bai bertze aitzinekoak ere
 
|'''Axular (1643)'''| '''''Gvero'''''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Gero/Gomendiozko_Karta Wikisourcen duzu eskuragarri]}}
 
=== Hungaria ===