Po ibaiaren harana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
2. lerroa:
'''Po ibaiaren harana''' edo '''padanar ordokia''' ({{lang-it|Pianura padana'' edo ''Val Padana}}) [[Italia]] iparraldeko eskualde naturala da. Iparraldean eta mendebaldean [[Alpeak]] ditu, hegoaldean [[Apeninoak]] eta ekialdean [[Adriatikoa|Adriatiko]] itsasoa. 46.000 kilometro karratuko azalera du, Italiako lautadarik handiena delarik, osoki edo zati batean, [[Piemonte|Piamonte]], [[Lombardia|Lonbardia]], [[Veneto]], [[Friuli-Venezia-Julia]] eta [[Emilia-Romagna]] eskualdeak hartuz.
 
Nagusiki [[Po]] ibaiaren arroa hartzen duen arren (ibai honengatik izena hartuz, bere [[latin]]ezko izena ''Padus'' baita), zehazki hitz eginez gero, padanar-venetoar ordokia edo padanar-venetoar-emiliar ordokia izen egokiagoa izango litzateke. Izan ere, Po ibaiaren adarrak ez diren [[Veneto]]ko eta [[Emilia]]ko ibai batzuek zeharkatzen baitute ordokia, Adriatikoan itsasoratzen diren [[Adige]] edo [[Reno (ibaia)|Reno ibaia]]k kasu.
 
== Ikus, gainera ==