Txikipedia:COVID-19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa:
 
Gaitz honek sintoma asko sortzen ditu, eta horietako batzuk asko aldatzen dira pertsona batetik bestera. Baina ohikoenak hauek dira: [[Txikipedia:Sukar|sukar]]ra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak (hau sintoma larria da, gaixo asko ospitaletara eramaten dituena), giharretako mina eta dastamena eta usaimena galtzea.
 
Aipatu behar da pertsona batzuk, birusez infektatuak izan arren, ez direla gaixotzen. Pertsona horiek birusa daramate gorputzaren barnean, baina ez dute gaitzaren inongo sintomarik. Pertsona horiei asintomatiko deitzen zaie. Gaur egun oraindik ez dakigu zergatik birusak ez die inongo gaixotasunik sortzen pertsona batzuei eta, aldiz, beste pertsona batzuei gaixotasun oso larria eragiten dien. Hori misterio handia da.
 
== Gaitzaren prebentzioa ==